 |
|
 |
 |
|
Jose Vizente Echagaray
Eguberri Kantak
Donostiyako Santa Mariyako premileizan 1817-garren urteko eguberriyetan kantatubak
Sarrera
1
Atozte, langilleak,
laster egizute,
zuben neke izerdiya
utzi ezazute;
jarraituko nazuten
egun badet uste
atsegiñez beterik
ala zar non gazte.
|
2
Jakin bear dezute
Jesus jayo dala,
estalpe zar batean
Belenen datzala:
eskas izan ez dezan
gure egin-ala,
nere lagun maiteak,
guazen bereala.
|
Zortzikoa
1
Jaunari alabantzak,
Jaunari graziyak,
kristabaren izena
dadukan guztiyak,
kunplitu diralako
egun profeziyak,
bere abo santutik
gizonari utziyak.
|
2
Lendanaz emanikan
Moises-i legea,
mundura etorri da
Erredentorea:
ezagutu dezagun
bere bondadea,
irikitzera dator
zeruko bidea.
|
3
Estalpe zar batean
Beleneko erriyan
gure Jesus jayo da
gabaren erdiyan,
Birjiña Amagandikan
umildade aundiyan,
otzak eta bearrez
iltzeko zoriyan.
|
4
Zeruban ta lurrean
Jaun ta jabe dana
larru gorriyan dator
kristabarengana,
zeren umiltasuna
bear dan aurrena
arkitzeko zeruko
biderik onena.
|
Zortzikoa
Guazen, igeltseroak,
argiñ eta arotzak,
gaur Jesus adoratu
bear du bakoitzak;
Birjiña Amarekin
ikaraz dago otzak
mundura etorriya
gu salbatzekotzat. |
Ikusi:
“Euskal-Erria”, I, 1880, 278 orri-alde.
“Euskal-Erria”, 57, 1907, 548 orri-alde. Onek Zortzikoaren lenengo bertsoa ta Euskaritxoa falta ditu.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |