1818: Jardinzayen festa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  1818: Jardinzayen festa

Jose Vizente Echagaray



1818





Jardinzayen Festa



Donostiyan beltzillaren ogei ta bederatzigarren egunean milla zortzi eun da

emezortzigarren urtean

Martxa



1
Donostiyako Alkate Jaunak
emanikan lizenziya,
goizetik datoz Jardiñeruak
kantatzen martxa berriya:
konpasa artubaz umore onez
alegratzeko erriya,
soñuba dute guztiz ederra
beren artean jarriya.
2
Joxe biyak (3) eta Bartolo (4)
jardiñetako maisubak
antziñatikan gure artean
izan dirade deitubak:
beti lanian aurtasunetik
neke izerdiyan oitubak,
buruko illea eta bizarra
dakazkite zuritubak.


Otsastetxoa



1
Donostiyara Jardiñeruak
baratza eder batekin
apaindurikan datoz guztiyak
beren Jardiñerarekin.
2
Iñork nai badu belar onikan,
naiz dala lore aziya,
gure baratzan arkituko du
asma diteken guztiya.


3
Zer nai gauzatik lore ta belar
ugari dauka jardiñak:
ispligu gozo, azitrai berde,
arros, klabelin, jazmiñak.
4
Albaraka ta lirio eder,
bioletatxo morea,
oreganoa, limoi belarra,
naiz laranjaren lorea.


Euskaritxoa



Zarrak eta gazteak
ernai soñubari
bozaroki onean
guztiyok kantari:
batere larga gabe
nork bere lanari,
arreta baratzako
lore belarrari,


Zortzikoa



1
Emanikan Jardiña
zer dan aditzera,
oraiñ soñekoakin
degu asiyera:
zer gauza ederra dan
burutik oñera
Jardiñeruak egun
duten jantziyera.
2
Gizasemeak dute
aitzur bat eskuban,
lore eta zintakin
txapela buruban:
pañubelua beti
leneko moduban,
txalekua beterik
mirtoz inguruban.


3
Lazadakiñ gerriko
sedazko gorriyak
alkandoren gañetik
ederki jarriyak:
ankinazko galtzakin
galtzerdi zuriyak,
kolorezko zapatak
guztiz egokiyak.
4
Ez daude eskasago
gure emakumeak,
lastozko txapelakin,
luzean illeak:
lorez eta belarrez
entero beteak
zintaz estalirikan
soñeko trajeak.


5
Zesto bana eskuban
bakoitzak arturik,
nork bere gizonari
lagun egin nairik,
gabaz eta egunaz
beti nekaturik,
beren aurraren malurak
ezin gelditurik.
6
Gure seme ta alabak
urte gutxirekin
nekean asten dira
bat bestearekin
etxeko atariyan
baratzatxoakin
gero lana egiteko
aita ta amarekin.


Euskaritxoa



.
Biba ostegun gizen,
biba iñauteriya,
biba Jardiñeruak,
biba Donostiya,
biba pobre ta aberats
munduko guztiya


Ikusi:

“Euskal-Erria”, X, 1884, 56 orri-alde.



(3) El autor y Leizaur. (Euskal-Erriaren oarra.)
(4) Yun el padre. (Euskal-Erriaren oarra.)







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org