1820: Bigarren Artzaigokia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  1820: Bigarren Artzaigokia

Jose Vizente Echagaray



1820





Bigarren artzaigokia Donostiyan, otsaillaren 10-garren

egunean, 1820-garren urtean



Martxa



1
Soñuba joaz, martxa kantari
Donostiyako kalera
orain iru urte egondutako
artzayak etorri gera:
pozez biyotzak zabaldurikan
begiyak ez nai alde egiñ,
edertasunez ingurutuak
gure barrenak atsegiñ.
2
Eziñ aspertuz begira gaude
Donostiya berriari,
ikusten nola denbora gutxin
egin dan lana ugari:
erriya guztiz ederra bada
jendearen naitasuna
iñon ere eziñ arki liteke
emen dan bañon obea.


Artzai Kanta



1
Greziyako artzayak
ona Donostiyan,
iru urteren buruban
bigarren aldiyan:
lenago Greziyatik
oraiñ menditikan,
zubek ikusi gabe
eziñ etsirikan.
2
Greziyatik etorri
eta bereala
gaztigatu genduben
txit ondo giñala:
adiskide gureak
dutenian jakiñ
datoz bere andre ta
seme-alabakiñ.


3
Atsegiñez beterik
nai degun erara,
eziñ obeto pozez
emen bizi gera:
ikusten gaituztela
begi onarekiñ,
Euskal-erriyan artu
beso zabalakiñ.
4
Gure aldetik gera
aurten lenekoak
denbora guztietan
esker onekoak:
ezaguturik beti
emengo jendea
izan ta izango dala
parerik gabea.


Euskaritxoa



Oraiñ iñauteriyak
nekeaz azturik
ez daukagu gogoan
pena naigaberik:
egunaz eta gabaz
dibertitu nairik,
ez da kanta, dantza ta
soñuba besterik.


Zortzikoa



1
Urbildu geranian
gaur Donostiyara,
elkarri begiraka
gu gelditu gera:
gero ikusirikan
erriko sarrera,
arriturik eskastu
zaigu zentzuera.
2
Ezagutu eziñik
gure begiyetan
esna arkitzen geran
edo gauden lotan:
Donostiyako kale
berri ederretan
edo Arkadiako
Peloponesetan.


3
Lenagoko antzikan
ez dauka erriyak,
beste bat irudi du
oraiñ Donostiyak:
berriro moldaturik
eder, egokiyak,
etxe, kale, plaza ta
eleiz atariyak.
4
Adiskide maiteak,
au da Donostiya,
orain sei urte t’erdi
erretako erriya:
polita zan lenago,
gaur ederregiya,
beti paregabea
ta maitagarriya.


Euskaritxoa



Artzayak oroipena
ostegun gizeni,
guztiyok arratsera
guztiyok kantari:
esker onez beteak
gu Donostiyari,
zorion berarekiñ
bere jendeari.


Ikusi:

“Euskal-Erria”, 26, 1892, 127 orri-alde.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org