|
Jose Vizente Echagaray
Donostiyan Irugarren Arzaigokia 1828-garreneko
Igande Iñauteri goizean
Martxa
1
Atozte arzayak, ariñ atozte,
guazen guztiyok festara,
Aita Josepe buru degula
Donostiako plazara:
kaletarrai eskaintzen gatoz
amoriyozko doaya,
soñu ederrak, dantza politak,
kanta euskerazko eztiya.
|
2
Greziyatikan etorri eta
amaikagarren urtean,
irugarrena degu arzayak
Donostiyako kalean:
Iñauteriyan soñubarekin
ixildu gabe kantatzen,
gabaz ta egunaz beti dantzan ta
beñere ez gera nekatzen.
|
Artzai KANTA
1
Eman genuben itza
lenago bi aldiz,
etorriko giñala
iñoiz edo berriz:
irugarren aldiyan
aurten emen gera,
Donostiar maiteak,
zubek ikustera.
|
2
Oraiñ amaika urte
eta oraiñ zortzi,
Donostiya genduben
lenago ikusi:
ordutik oneraño
ez genduben uste
aurreratu zirala
lanak onenbeste.
|
3
Etorri geranian
plaza-kantoyera,
dira pozez malkoak
agertu begira:
esan nayagatikan
da esan eziña
gure biyotzak artu
duten atsegiña.
|
4
Berrirotik egiten
zauden Donostiya,
ederra bezelaxe
zerade alaya:
guztiz maitagarriya
zedorren jendea,
eziñ izan diteke
dan baño obea.
|
Euskaritxoa
Artzayak oroipena
Iñauteriyari,
goizetik arratsera
dantzan ta kantari:
beti umore ona
gure soñubakin,
adiskide ta maite
donostiarrakin.
|
Zortzikoa
1
Zortzikoa kantari
menditik kalera,
Donostiyara pozez
gaur etorri gera:
ariñ makil saltoan
Aldapetan bera,
Iñauteriyetako
festak ikustera.
|
2
Artzayak izan arren
gure dantzariyak,
dira guztiz lirañak,
datoz txit galayak:
kolore ederrezko
berdiñak jantziyak,
eskubetan politak
makil ta ustayak.
|
3
Dantza-leku ederra
olezko biguña,
plazan dago berriro
gaur bertan egiña:
ikusteko nork duben
zankoa ariña,
eta zeñek obeto
darabillen oña.
|
4
Zer ikusi geiago
izan dezan festak,
eta luzeagoa
iraupena goizak:
artzayakin batean
datoz gaur modistak,
josten eta bordatzen
langille politak.
|
5
Guztiz ondo dakite
egiten kofiyak,
kolorezko zintakin
modara jarriyak:
oi ez bezelakoak
dira neurri-gayak
buru kolokak eta
illez estaliyak.
|
6
Len, oraiñ eta beti,
kaletar maiteak,
zubentzat esker onez
biyotzak beteak:
oroituko gerade
juan arren urteak,
gure denboran, eta
ondoren semeak.
|
Ikusi:
“Euskal-Erria”, 18, 1888, 85 orri-alde.
“Euskal-Erria”, 30, 1894, 57 orri-alde. (Bañan ontan MARTXA ta ARTZAI KANTA bakarrik daude.)
“Euskal-Erria”, 12, 1885, 83 orrialde. (Ontan ZORTZIKOA bakarrik dago.)
“Kanta-papera”, moldiztegiaren izenik gabea (Jose Manterola-ren bertso-bilduma, Donosti) (Ontan ere ez dago ZORTZIKOA besterik.)
|