1828: A los Reyes. Arkadiako artzayak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  1828: A los Reyes. Arkadiako artzayak

Jose Vizente Echagaray



1828





A los reyes nuestros señores



Arkadiako Artzayak



Martxa



¿Zer gertatzen da gaur Donostiyan?
¿nondik dator gure poza?
¿nora dijoaz gure begiyak?
¿zeñek darama biyotza?
Gure Fernando maitea eta
Gure Amalia eztiya
emen arkitzen dirade eta
esana dago guztiya.
Gure egun eta denborarako
zerubak zeukan gordea
zoriyon aundi antziñetako
erak ekusi gabea:
Donostiyara etorririkan
Gure Jaun eta jabea,
Erregeetan dan oberena
eta Erregiña Andrea.


Zor aundiyetan gelditzen gera
onenbeste mesederi,
ez dan bezela baliteke izan
gure eman gaya ugari:
Jauna, artu bada borondate on,
esker eta oroipenak,
Donostiarrak biyotz osotik
eskaintzen dizkizutenak.


Zortzikoa



Adorado Fernando
zazpigarrengoa,
¡oh Rey esclarecido
Españiakoa!
Majestad Soberana
biyotz gurekoa,
recibe el homenaje
Donostiakoa.
Estrella de Sajonia,
gure Erregiña,
de las virtudes centro
zerubak egiña:
de la bondad modelo
oberik eziña,
cándida como tierna
iñor ez adiña.


Con huéspedes tan magnos
dago Donostiya
de admiración y gozo
beterik guztiya:
a felicidad tanta
ez erakutsiya
mira, ve, palpa, duda,
bere on zoriya.
San Sebastian felice,
gaur zure semeak
son los más venturosos,
doayez beteak:
con música los unos,
kantari besteak,
todos entonan loores
zar eta gazteak.


Los San Sebastianenses,
adiskide arrotzak,
todos grata memoria
esker on bakoitzak:
con voluntad os rinden
amoriyo pozak,
acogida y obsequios,
gañera biyotzak.
El Rey Fernando viva
Amaliarekin,
vivan largas edades
biyak alkarrekin:
felices venturosos
bat bestearekin,
y después en la gloria
Jaungoikoarekin.


Ikusi:

Kanta-papera, moldiztegiaren izenik gabea (Bonaparte-ren bertso bilduma, Chicago).
Eskuz idatzia: J. Manterola-ren bertso-bilduma, Donostin. Azkenean alaxe dio:
(Autor; J. Vicente de Echagaray.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org