|
Jose Vizente Echagaray
Eguerritako kantak Santa Maria eta San Bizente
Donostiako premileiza bietarako, beren kapillako maisu
D. Pedro Albeniz jaunak soñuban ipiñiak
1829-garren urtean
Sarartea
Artzayak, onera bildu,
arren guztiyok ixildu,
zeren jayo dan aurrak
gure jabe bakarrak
ezin zabalduz begiya
dauka haren premiya,
|
Ixill eta motz jolasa,
itza bakan ta eskasa,
ojurik egin gabe
egoten bagerade,
loa laster datorkiyo,
otzak utzitzen badiyo.
|
Gaur utzirikan Zeruak
jatxi dira Aingeruak
laguntzera Aurrari
lo-soñuba kantari,
artzayak, ixil, arreta,
aditu kanta polita.
|
Aingeru Loa
Jesus maitea, lo ta lo
egiñ ezazu gozoro,
lo oraiñ eta lo gero,
lo egiñ zazu luzaro.
|
Semetxo ona, nere bakarra,
Zeruetako lorea,
ona, enetxoa, opill zuriya
biguñ azalik gabea.
|
Nere kutuntxo laztan maitea,
ona goxoa zuretzat,
zopatxo mami saldaz bustiya,
eztiya ere badaukat.
|
Zure aita da Zeruko Jauna,
ama mantxarik gabea,
zure seaska arri gogorra,
eta Zu nere jabea.
|
Zuretzat eta Josepherentzat
ditut, Amatxo Birjiña,
ollo-saldatxo, egazti, arrai,
arraultza, talo, gaztaña.
|
Gau Ona
Umore ona zoriyon poza
gaurko gabean gurekiñ
oi dira beti, kristau maiteak,
Jesusen Jayotzarekiñ:
aitormen urtero berrituba
gaberdi ernai autuba.
|
Soñu ederra, kanta berriyak,
ipintzen dira urtero,
denbora eta leku guztiyan,
Jesus jayo zan ezkero:
oroimen atsegiñ aundikiya
Zerubetatik jatxiya.
|
Doairik bada mundu onetan
da kristabaren legea,
izanarekin gaurko gabeko
misteriyoan fedea:
sinismen bide berdiñ zuzena
Zeruko atearena.
|
Euskaritxoa
Atozte, guazen ariñ
kontentuz Belena,
atozte ekustera
Jesus jayo dana:
ariñ guazen, atozte
Belena kontentuz,
ekustera atozte
dana jayo Jesus.
|
Eguberri bezperan
gabaren erdiyan
dator Jesus mundura
gure on zoriyan:
estalpetxo batean
Belengo erriyan,
elur aize otzetan
leku irikiyan.
|
Ama ta Aita daude
guztiz negargarri,
otzak ikara biyak
begira elkarri:
nola berak ez duten
soñean zer jarri,
ez dakite semea
zerekin estali.
|
Lasto txetu piska bat,
amaren magala,
gañera beyarekin
astotxo bakarra:
oben eta aitaren
asnase makala,
ez da beste gairikan
berotzeko aurra.
|
Aurtxo au da, kristabak,
gure Jesus ona,
Mesias egiyazko
billatzen deguna:
Trinidade Santuko
bigarren persona,
Zeru eta lurraren
Egille ta Jauna.
|
Villancicos en castellano
Solo:
Venid, venid, mis zagales,
veréis el mayor milagro:
el Hijo de Dios nacido
en un miserable establo.
|
Dúo:
Vamos, vamos y adoremos
al Rey de reyes por quien
será redimido el mundo
y tendrá gloria Belén.
|
Coro
Lleguemos, lleguemos
a adorar a Dios,
que dignó humanarse
naciendo entre nos:
con gozo y locura
celebrado sea
prodigio tan grande
que es gloria a la Aldea.
|
Ikusi:
Kanta-papera, moldiztegiaren izenik gabea. (Bibliothéque Nationale, Paris.) Eskuz erantsita oar auek ditu:
(Manterola, 1878, 8ra 16.)
(Compuestos. por Dn. José Vicente de Echagaray.)
Gure iritzian beintzat, sail ontako bertso guziak ez dira Echagaray-k asmatuak, baizik Echagaray-k erriaren aotik jasoak, batzuk beintzat.
|