1831: Gambrako Gazteak Eguberri bezperan


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  1831: Gambrako Gazteak Eguberri bezperan

Jose Vizente Echagaray



1831





Gambraco Gazteak (1)

1831-Garren Urteko Eguberri

Bezperan



Artzaigokia



Gure Jesus maitea
gaur dator mundura.
Beraren izenean
gu ate ondora:
urtero beon galde,
etxe barrengoak,
eman dizayotela
gau on Jaungoikoak.


Euskaritxoa



Salbe, adiskideak,
jende onak, abur,
etxe onetan Jesus
arki dedilla gaur,
etxekoak, adiyo,
Pazkua jai ona,
bake, amoriyua
eta osasuna.


Zortzikoa



Ez dago gaur negarrik,
pena, naigaberik,
samiñik ez dago gaur
eta dolorerik:
guztia da kontentu,
doai atsegiña,
biotz barrengo poza
geyago eziña.
Aingerubak, artzayak,
zerutar ta gizon,
guztiak nai dute gaur
zelebratu gabon:
nornai da soñulari,
koplari edozeiñ,
iñork iñon ez daki
gaur nor ote dan zeiñ.


(1) “Gambrako gazteak son indudablemente jóvenes pertenecientes á la música local de los Gambaros, que existía por aquella fecha en San Sebastián, y que tomó su nombre de la palabra euskara ganbara, por ser un desban el punto de sus reuniones. (Euskal-Erria-ren oarra.)

IKUSI:

“Euskal-Erria”, IV, 1881, 236 orri-alde











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org