1833: Iru Errege gabean


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  1833: Iru Errege gabean

Jose Vizente Echagaray



1833





Iru Errege Gabean, Donostian Ilion Berriko Gazteak

1833-Garren Urtean





Kantaridia



Esna, mutillak, ernai, lagunak,
ariñ atozte gugana,
guztiok pozez aitor dezagun
gure doai zoriona:
adiskideak, jende maiteak,
Eguberriren urrena
oroikarria izendatua
iru Errege eguna.


Artzaigokia



1
Aurten ibilliya da
jendea naikeran,
agirandoen billa
Errege-bezperan:
jakia, sagardoa,
ardoa aukeran,
afaldu eta gero
trago onak eran.
2
Biotza zabaldurik
jan eta ondoan,
barrengo atsegiña
laster da kanpoan:
kontentuz beterikan
gorputza beingoan,
naigabe mintasunik
ez dago gogoan.


Euskaritxoa



Agur, Errege gaba,
betoz Erregeak,
salbe, Orienteko
jaun agintariak:
oroipena Ilion
berriko gazteak,
batzuek soñu jotzen
kantari besteak.


Zortzikoa



1
Iru errege datoz
neketan bidean
amabi egun eta
amabi gabean:
izar argi bat dute
laguntzen aurrean,
berak ipiñi ditu
Belengo lurrean.
2
Amaren besoetan
ikusirik Jauna,
irurak jatxi dute
lurrera belauna:
biotzak jasorikan
aurtxo arengana,
umill egin diote
eskario bana.


IKUSI:

“Euskal-Erria”, 43, 1900, 585 orri-alde.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org