1845: Donostiarrak 1845-ko Iñauteriyetan


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  1845: Donostiarrak 1845-ko Iñauteriyetan

Jose Vizente Echagaray



1845





Donostiarrak 1845-Eko

Iñauteriyetan



1
Beti Donostiako
damatxo, galayak,
gizon eta andreak,
dibertitu nayak:
soñuak eta kantak
dira onen gayak,
ala erakusten du
gure gaurko deyak.
2
Adiskide arrotzak
ditugu lagunak,
ageri dan bezela,
aditzalle onak:
gugana etorriak,
galai ta gizonak,
zuentzat on eskerrez
beteak diranak.
3
Alde bat utzirikan
samiñ naigabeak,
elgarganatzen dira
zar eta gazteak:
udan eta neguan
arturik nekeak,
soñu eta kantakin
naikeraz beteak.
4
Gure biotzak daude
pozak zabaldurik,
atsegiñ emateko
eskerrez beterik:
borondate gureak
ez dauka oberik,
neke gai aiñ artuaz
ez degu damurik.


5
Aurten Otsagillaren
seigarren gabean
elkarganatu gera
Donosti maitean;
soñu eta kantakiñ
umore onean,
atsegiñ ona nairik
alegiñ gurean.
6
Erritar maite eta
arrotz errikoak,
ona gure aitormen
txit egiazkoak:
oroipen biotzeko
Donostiakoak,
len, oraiñ eta beti
obe bagekoak.


IKUSI:

“Euskal-Erria”, 44, 1901, 96 orri-alde. (Bertso auetaz ez du Manterola-k ezer esaten. Etzituan ezagutuko, beraz.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org