1845: Gurutze Santu Lezokoa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  1845: Gurutze Santu Lezokoa

Jose Vizente Echagaray



1845





Gurutze Santu Lezokoaren

Bederatziurreneko Gozoa. (1)



1
Erromerian dator jendea
Lezoko Kristorengana,
zeren munduak ondo dakien
txit miragarria dana:
dijoazenak ta datozenak
Lezon daukate meaztarra,
biotz barrendik egiñarekin
beren damuaz negarra.
2
Euskal-erriko guztiak eta
millaka erbestekoak
dira Lezoko Santo Kristoren
egiazko debotoak:
lasterka datoz ager egiten
pekatu antziñakoak,
damuarekin Gurutzeari
galdezka barkazioak.
3
Mutuak, gorrak, itxu ta errenak
Lezoko eleiza onetan
ikusi dira, ez bein bakarrik,
baña bai asko alditan:
itza egiten, ondo entzuten,
argitzen, ibill lasterkan,
fedearekin erreguturik
Santo Kristoren oñetan.
4
Ez da eririk, ez da gaxorik,
dolore ta samiñikan,
Lezoko Kristo miragarriak
sendatuko ez duenikan:
denborarekin batzuek
eta beste asko bertatikan,
fedearekin biotz barrendik
umill erreguturikan.


5
Itxasoetan erdi itoak
egon diraden jendeak,
salbatu ditu milla ta milla
Gurutze Santu gureak:
promesa egin ta ekarri ditu
esker on eta fedeak,
negar-malkoa dariotela
ala zar nola gazteak.
6
Katibuturik egon diranak
kate burnizkoz lotuak,
legen zauriaz denbora luzez
urrikari bizituak,
Lezon arkitu izan dituzte
erremedio zerukoak;
au ta geiago egiten daki
Gurutz Santu bertakoak.


7
Kristaurikan dan gaiztoenak,
biotzik dan gogorrenak,
zeruko bide berdiñ ederra
Lezon daukate dianak:
beterik amar mandamentuak
Kristori dagozkionak,
bere grazia santua laster
betiko dauka gizonak.
8
Gurutze Santu miragarriak
mundu guztian du fama,
zeren beraren amorioak
gordetzen duen anima:
bitartekotzat ipiñirikan
Maria Birjiña Ama,
urrikiaren galdezka gaude,
gure jabe eta Jauna.


Koroa



Lezora guazen fedearekin,
an dago Zeruko Jauna,
gurutze baten iltzez josia,
besoak zabal gugana.


(1) “Euskal-Erria”-k (56, 1907, 367 orri-alds) izen-burua onela du: HIMNO AL SANTO CRISTO DE LEZO escrito por los años de 1845 por el poeta donostiarra José Vicente de Echagaray, y cantado por los romeros de aquella época.

IKUSI:

“Euskal-Erria”, 17, 1887, 230 orri-alde. “Euskal-Erria”, 56, 1907, 367 orri-alde.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org