1846: Isabel Bigarrenaren ezkontzari


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  1846: Isabel Bigarrenaren ezkontzari

Jose Vizente Echagaray



1846





Zortzikoa

Erregiña Isabel Bigarrenaren

Ezkontzari Ipiñiya

Eta Kantatua Donostian Igande

Gauean (1)



1
Isabel bigarrena
gure Erregiña,
aingeru maitagarri
zeruak egiña:
ar ezazu, Donosti,
leyaltasun fiña,
beti izan dizuna
oberik eziña.
2
Amasei urte bete
dituzun eguna,
autu dezu artzeko
senar on laguna:
lengusu D. Franzisko
Asis gure Jauna
egiñ dezu Errege
deiturik zugana.


3
Ezkontza onen onran
dago Donostia,
naikeraz eta pozez
beterik guztia:
atsegin aundietan
erakutsi naya
bere zorioneko
zor dizun doaya.
4
Jayo ziñan ordutik
urte bi baño len,
Donostiko semeak
fusillakin geunden,
biotzeko Isabel,
zure defenditzen,
guztiok borondatez
odola itxurtzen.


5
Orduan eta orain
beti gera lenak,
leyaltasunarekin
Isabeltxorenak:
garai gaitzan baña len
etsai berarenak,
eriotztuko gaitu
gazte zar geranak.
6
Ezkontza oroigarri
aundi geyegia,
Isabelen biotza
txit urrikaria:
zuek barka dezute
uts egin guztia,
eta zabaldu ate
askori itxia.


7
Gaur guztia da festa,
soñu eta dantza,
umore onarekin
kontentu bakoitza:
zelebratzen Isabel
onaren ezkontza,
guztiz ezaguna da
gure barren poza.
8
Isabelen ezkontza
egiñik aurrena,
bereala eragin du
aizpatxoarena:
biak bizi ditean
albait ondoena,
eska zagun grazia
Jaungoikoarena.


(1) 1846-ngo Urriaren 10-an ezkondu zan erregiña. Arekin batera, bere aizpa Maria Luisa Fernanda ezkondu zan.

IKUSI:

Kanta-papera, moldiztegiaren izenik gabea. (Bonaparte-ren bertso-bilduma, The New Library, Chicago.) (Bertso auek ere Echagaray-renak ematen dute. Argatik jarri ditugu liburu ontan; bañan beste arrazoirikan ez degula aitortu bearrean gaude.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org