1848: Pelegrinoaren bizi-modu negargarria


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  1848: Pelegrinoaren bizi-modu negargarria

Jose Vizente Echagaray



1848





Pelegrinoaren Bizi-Modu

Negargarria

Donostian Amar Zortzikotan

Agurtua

1848-Garren Iñauterian (1)



1
Pelegrino-bizia
nai duenak jakiñ,
erraz ikasiko du
txanpontxo batekiñ:
gure kanta berriak
erostiarekin,
irakurtzen baditu
fede onarekin.
2
Pelegrinoak ditu,
nork bere modura,
esklabiñan kuskullak
solbardatik bera:
bordoyetik zintzilik
kurkubitan ura,
barrena bustitzeko
egarri bagera.
3
Guztiz gogorrak dira
samiñez beteak
sinistatu eziñik
gure naigabeak:
eta gero gañera
ez dira obeak
oñezko ibillera
nekeko luzeak.
4
Beren gazte denboran
nekera oitua
bear nai duenak
ikusi mundua:
indarra, osasuna
eta soportua,
bestela laster dauka
bizia galdua.


5
Neguan elur aize
ormakin bidean,
erropa milla puska
egiña soñean:
oñak erdi estali,
aztalak aidean,
gabaz ezin berotuz
otzak legorpean.
6
Udako beroakin
beti eguzkitan,
kiskaltzeko zorian
ordu guztietan:
beroak erre nairik
neke izerditan,
mingaña aterarik
gose egarritan.


7
Gure alde daukagu
gauza bat bakarrik,
ez zaigula irtetzen
bidera lapurrik:
gurekin galdu gabe
denbora alperrik,
ez diogute bada
batere bildurrik.
8
Pelegrinatzen oñez
gatoz Erromatik,
Aita Santu Pioren
bere oñetatik:
Donostiako erria
ikusteagatik,
eta zerbait limosna
bildutzeagatik.


9
Emendik zuzenean
daukagu asmoa
ikusteko Patroia
Españiakoa:
Apostol Santiago
Compostela-koa,
gure fedeko santu
deboziozkoa.
10
Uste det kanta obek
aditu ondoren
biotzik gogorrenak
bigunduko diren:
erremedia bitez
jendeak lenbailen,
esperantza orrekin
despeitzen naiz emen.


(1) El mismo año (1848) hubo una estudiantina y Comparsa de peregrinos, a las que proveyó también de versos, en castellano y en bascuence, el tantas veces citado poeta easonense. (José Manterola: “Breve noticia...”, “Euskal-Erria”, VIII, 1883, 106 orri-alde.)

IKUSI:

“Euskal-Erria”, 32, 1895, 120 orri-alde.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org