1849: Eguberriko kantak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Etxagarai Jose Vicente »  1849: Eguberriko kantak

Jose Vizente Echagaray



1849





Eguberriko Kantak Donostiakoak

Soñuan Ipiñiak Bere Maisu Kapillako

D. J. J. Santesteban-ek,

Jaunaren 1849 Garren Urtean





Asierako Jolasa



1
Zelebra zagun, nere kristabak,
gure Jesusen jayotza,
zeruetako obra onekin
alegra bedi bakoitza:
eman zayogun esker onean
fedearekin biotza.
2
Onetarako adora zagun
pozez kontentuz lurrean,
bere graziak ipiñi gaitzan
zeruetako bidean,
sinisturikan biotz osotik
beti beraren legean.


3
Urriki zaite pekatariaz,
zeru lurraren jabea,
Erredentore gizonarena,
Jaungoikoaren Semea:
barka gaitzazu ofenditua
zure ontasun aundia.


Artzai Kanta



1
Guazen lasterka, guazen Belena,
ez degu bear gelditu,
Jesus maitea jayo berria
dezagun arte arkitu:
zeru argia lagun degula
galtzen utziko ez gaitu.
2
Adora zagun biotz guztitik
aingeruakin batean,
bere grazia eta pakea
digula beti lurrean,
zeruetako bere gloria
eman dizagun artean.


3
Adora zagun Trinidadeko
bere bigarren persona,
alaba zagun Jesus gurea
gaur egin dana gizona,
obra zeruko miragarria
zori onean egiña.
4
Eska zayogun iruki gaitzan
bere grazian munduan,
libra gaitzala etsayetatik
eriotzeko orduan,
eta ondoren artu gaitzala
bere glorian zeruan.


Birjiña Amaren Lenengo

Amabost Urteak





Zortzikoa



1
Amaren sabeletik
mantxarik bagea
Nazareten jayo zan
Birjiña Maria:
amoriozko ama,
zeruko bidea,
len orain eta beti
graziaz betea.
2
Nazaretkoak ziran
aita eta ama,
eta beren izenak
Joakin eta Ana:
esperantzaz beteak
Jaungoikoagana,
Berak eman zioten
Birjiña Ama dana.


3
Guraso on obekin
egon zan Maria,
iru urte egiten
aingeru-bizia:
aurtasunetik zuen
Jaunaren grazia,
jakinduria eta
birtute aundia.
4
Gero amabi urte
egon zan temploan
Jaunaren etxe santu
Jerusalengoan:
munduko zan guztia
utzirik beingoan,
ageri zuen ondo
bere ejemploan.


Koroa



Salbe lore zeruko
aur jayo berria,
izan zaitea, Jesus,
ongi etorria:
salbe ama maitea
Birjiña Maria,
Jose aita ordeko
Jaunak ipiñia.


IKUSI:

Kanta-papera: “Donostian: Ignacio Ramón Baroja-ren moldiztegian.” (Bonaparte-ren bertso-bilduma, The New Library, Chicago.) José Manterola: “Cancionero Vasco”, Segunda serie, Tomo IV, pág. 57: Artzai kanta, 4/3: etsaitatican.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org