 |
|
 |
 |
LEHENENGO ATALA
AGERTOKIAN. -idazkola bat. Izango ditu gutxienez hiru ate; kalerako, olarako eta etxe-barrenerako. Leiho bat edo bi. Urrutizkina, orma edo mahai gainean.
|
LEHENENGO AGERRALDIA
Pantxike (bakarrik).
|
|
Pantxike. (Hautsak kenduaz idazkola apaintzen ari da.) Gaur, bizkor-bizkor ibili beharra dut, ordu bitako bultzian Tolosara joateko, nire ilobatxoaren bataiora..... soineko, berria garaiz ekartzen badidate!; ba, ez dut etxean itxurazkorik, eta, jakina da, nire herrira txukun xamar agertzea gustatzen zait..... Zertan ote dago Arantzazu!..... Atzo agindu zidan gauerako etxean izango nuela: baina gaua igarota ere ez da ageri nire soinekoa... Harritzekoa da, hain txintxoa izanda agindu zidan bezala ez egitea!..... (Ate-deia entzuten da.) Nire soinekoa ote da!..... (Joaten da atea irekitzera.)
|
|
|
|
|
 |