1. 10. Agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Garitaonandia Bitor »  Aitona eta biloba »  1. 10. Agerraldia

HAMARGARREN AGERRALDIA



Lehengoak eta Sabin: gero Kristobal.
Sabin. (Olarako atetik.) Zer da hau!.....

Isabel. Ola, Sabin!

Margari. Zatoz, Sabin!

Sabin. (Arantzazuri begiratuaz.) Zer gertatzen da hemen! Arantzazu negarrez!

Pantxike. Garai egokian etorri zera.

Margari. Ez diguzu ezer esaten?

Sabin. (Aurpegi ilunaz) Zer du Arantzazuk? (Margari eta Isabel harritzen ari dira.)

Arantzazu. Horrentzat hala niretzat zeran jakin beharrian aurkitzen naiz.

Pantxike. Banoa ekaitzak hartu baino lehen. (joaten da.)

Sabin. Arantzazu! Ez horretaz ezbairik izan. Zer esan dizute?

Arantzazu. Ateratzeko hemendik.

Margari. Ez. Edukaziorik ez duela esan diot: eta berriro ere esango diot.

Isabel. Bai por zierto.

Sabin. Arantzazuk ez du zuek ezer erakutsi beharrik.

Margari. Sabin?.....

Sabin. Zuek nire emazte-gaia, nire etxetik atera nahi!

Isabel. Zer da hau!

Margari. Ene bada!..... Burutik egin al zaio?

Sabin. Niri burutik egin?..... Zoaz hemendik urruti! Ez zaitut ezertarako behar!

Isabel. Hori esan nire alabari? Bere ondoren ibili eta gero!

Sabin. Ni horren ondoren?..... Zuek zabiltzate aspaldi honetan ardi-gosea artzain ondoren bezala.

Margari. (Suminki eta negarrez.) Hori ere esan!

Isabel. Lotsagabea! Insolentia!!

Margari. Jauregizarreko nagusiaren alabari!

Sabin. Zoaz hemendik!

Isabel. Zer zara zu, arlote bat baizik, gure jatorri eta goitasunarekin berdintzeko?

Sabin. Zoazte berehala, zuen jatorri eta goitasun guztiarekin!

Isabel. (Aterantz abiaturik, lehen utzitako kabas eta gainerakoak hartuta.) Bai, bagoaz! Baina damutuko zaizu!

Margari. (Atetik.) lotsagabea!

Isabel. (Atetik.) txotxolo!..... Petrala!!..... (joaten dira.)

Sabin. (Atea itxi baino lehen.) Ez daitezela gehiago nire begi-aurrean jarri!

Kristobal. (Barrendik.) Zer da! Zer da!

Arantzazu. (Harrituta.) Ene bada! Zer egingo dut nik orain?..... Zure aita da!

Sabin. Ez ikaratu.

Kristobal. (Barrendik.) Zatozte nirekin.

Isabel. (Barrendik.) Ez gara gehiago sartuko etxe horretan.

Margari. (Barrendik.) Jauregizarreko alaba etxetik atera!

Isabel. Arlote lotsagabea!!

Isabel. (Nora joan ez dakiela.) Ni banoa! Ai ene!

Kristobal. (Agertuaz haserre.) Zer gertatu da hemen? Zer egin duzue? (Zematuaz.)

Sabin. Aldi honetan ezin nezakeen beste gauzarik egin.

Kristobal. Margari atera hik nire etxetik! Ba al duk hik hori egiteko eskubiderik? (Arantzazugatik.) Hau duk etxe honetatik atera behar dena.

Arantzazu. Jauna!.....

Sabin. Aita! Mesedez eta onbidez!

Kristobal. (Arantzazuri.) Kanpora! (Arantzazu joaten da aterantz negarrez.)

Sabin. Ez, aita, ez! Ni Arantzazu gabe? Ez!

Kristobal. Arantzazurekin nahi baduk, badakik ze bide hartu behar duen!

Sabin. Atsekabez eta larri-aldiz beterik jartzen duzu nire bihotza!

Kristobal. Hautatu bada berehala: edo aita edo neskatxa hori.

Sabin. Badakizu, aita.....

Kristobal. (Erabakiz.) Bai: bazekiat. (Atea erakutsiaz.) Hara hor hiretzat ere atea zabalik.

Sabin. (Burua makurtuaz.) Jaunak lagundu biezat! (Abiatzen da.)

Pantxike. (Etxe barrendik atereaz.) Zer da hau!

Kristobal. Kanpora berehala!

Pantxike. (Kristobali.) Barka iezaiozu Jauna!

Sabin. Jaungoikoak barka biezaio! (Joaten da.)

Pantxike. Sabin gaixoa!
Lehenengo atalaren azkena.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org