 |
|
 |
 |
ZORTZIGARREN AGERRALDIA
Kristobal eta Txomin.
|
Txomin. (Olarako atetik sartuaz.) Bilboko olagizon bat etorri da.
Kristobal. Eta zer behar dik?
Txomin. Ba, beren burdinolako tramankulu eta tresna batzuk eskaintzera etorri da, erosi nahi badituzu.
Kristobal. Bai!... horretarako nagok!
Txomin. Zer esango diot ba?
Kristobal. Ba... ez dugula behar...: eta garaia danean hitz egingo dugula.
Txomin. Ondo da. (Abiatzen da.)
Kristobal. Itxoin puska batean. Hik urte asko daramazkik etxe honetan, eta inork baino hobeto ezagutuko duk Imanol. Zer deritzok bere bizierari?
Txomin. Nik zer esango dizut ba!...
Kristobal. Beldur gabe hitz egin ezak; bada ez duk izango hire kaltez.
Txomin. Imanol... bai... ona izango da... baina, nik uste dut... behar baino gehiago hondatzen duela.
Kristobal. Bai?
Txomin. Izango ez da ba! Batetik bestera, bere ama eta arrebarekin automobilean ibiliz gero!
Kristobal. Eta hire lagun artean zerbait aditu al duk?
Txomin. Ene!... guztiak egiak badira!
Kristobal. Zer ba?
Txomin. Ba... nik ez dakit zer esan ere... eta gainera, guziok aurkitzen gara beldurrez bere aurrean. Badakizu zer esan zion atzo Arrietari?
Kristobal. Zer?
Txomin. Ba, haserrealdi bat izan zuten: eta Arrietak esan zion: «Kristobal jauna da nire nagusia, ez zu»; eta Imanolek suminez erantzun zion: «Nik erakutsiko diat zein den nagusi eta jabe, datorren astetik aurrera gutxiago ordainduaz, eta isilik, bestela kanpora». Eta orduan, guztiok bat-batean esan genion: «Arrieta joaten bada, gu ere bai»: eta... horretan gara.
Kristobal. Eta zergatik esan ez ba niri? Ez al duk usterik nigan?
Txomin. Bai, baina.... beldurrez.... Hara, egia diot gero! Imanolek luzaro jarraitzen badu, gaizki izango gara!.... Gizon zital, setatsu, eta bihozgabea da hori.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |