 |
|
 |
 |
HAMAIKAGARREN AGERRALDIA
Lehengoak, Sabin eta Arantzazu: gero Imanol
|
Pantxike. (Sartuko da lehenbizi.) Tira, aurrera. (Kristobali.) Ona hemen zure seme-alabak. (Kristobal aurreratzen da.)
Sabin. (Sartuaz, Arantzazurekin batean.) Bada baimenik?
Kristobal. Bai.... Zatozte.... zatozte nire besoetara! (Besarkatzen ditu.) Barkatu, seme, barkatu.
Sabin. Gu gera, zuri barkamena eskatzen dizugunak.
Arantzazu. Barkatu, aita!
Kristobal. Ze barkatu!.... Zorionak!.... Aingeru artean bizi beharrean, deabru artean igaro ditut urteak!
Pantxike. Hau poza!..... Sabintxo! zatoz! (Laztantzen du.)
Sabin. Tori (Gezurrezko agerkari bat emanaz.) ea zer deritzozun.
Kristobal. (Paperari begiratu, ondoren.) Nondik atera duk hau?
Sabin. Pantxikek urrutizkinez emandako oharpenen bitartez harrapatu dut.
Kristobal. Imanol eta Margari nire hondatzaileak!
Pantxike. Nire iragarpen guztiak bete dira.
Kristobal. Nire mukerkeriaren emaitza! Ez nuen besterik merezi!
Sabin. Aurrerakoan ondo izango gera. (Sartzen da Imanol olarako atetik, eta harrituta gelditzen da Sabin ikusteaz.)
Kristobal. (Imanoli.) Oraindik ere baduzu hona etortzeko ausarkeria?
Imanol. Zergatik diozu?
Kristobal. Zergatik! Zure nabarkeriak erantzungo dizu.
Imanol. Azaldu itzazu hitz horiek.
Kristobal. Hara hemen zure nabarkeriaren azalpena. (Gezurrezko agerkaria erakutsiaz.)
Imanol. (Lotsatuta.) Ez..... ni ez naiz.
Kristobal. Agirian dagoena ukatzen duzu! Zoaz hemendik!
Imanol. (Sabingatik.) Honek asmatuko zuen hori.
Sabin. Bai: zerbait asmatu behar, zure gizatxarkeriaz nire aitaren hondamendia ikusi baino lehen.
Kristobal. Esan dizut. irteteko berehala etxe honetatik!
Imanol. (Tamal.) Ez al duzu ezagutzen nire zintzotasunik?
Kristobal. Ez. Garbi ezagutu dudana da nire semearen maitasun eta zintzotasuna: eta ez dut besterik behar nire inguruan bera baizik. Zoaz nigandik urruti! (Imanol irteten da lotsaturik.)
^p
Sabintxo. (Kristobali.) Gizon gaizto hori etorriko al da berriz?
Kristobal. Ez, maite. Bukatu da, ahitu da, arrotz zale eta erbestekeria! Sabin eta Arantzazuren laguntzaz, biziko dira zorionez beterik AITONA ETA BILOBA.
AMAIA
|
|
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |