 |
|
 |
 |
X
Arbia
Nekazari apal batek atera zuen bere baratzetik arbi ikaragarri bat. Herri hartan ez zen inoiz ikusi handiagorik.
— Endore alkate jaunari eskainiko diot — esan zuen nekazariak —. Lugin zalea da eta atseginez hartuko du.
Eraman zion bada; eta endoreak guztizko abegi ona egin zion, bere atsegina erakutsiaz; eta nekazariaren lugintza aldezko arreta goratu ondoren eman zion hamaseiko (1) bat.
Nekazariaren auzoan lugin aberats eta zeken bat bizi zen. Jakin zuen honek nekazariari endoreak nola saritu zion arbi eskaintza, eta bekaitzez beterik honela zion bere artean:
— Badut nik ere txahal gazte eder bat. Endore jaunari eramango diot eskaintzan, eta arbi zakar bategatik hamaseiko bat eman badu zenbat emango ote dizkit niri txahal bat eskainiz gero?
Jaitsi zen bada abeltegira; heldu zion txahalari, eta eraman zion endoreari.
Baina endoreak zekenaren asmoak ulertuaz uko-egin zion.
Ez zen horregatik aberats zekena atzeratu, eta ari eta ari jarraitu zuen bere oparia eskaintzen.
Gogaitu zen endore jauna zekenaren jardunaz eta esan zion:
— Tira ba: hainbeste ahalegintzen zarenez gero, utzi ezazu txahal hori. Eskertzen dizut, eta hain oparo nirekin agertu zarelako, ni ere ez naiz zurekin gutxiago izango. Horrela bada, zure txahal salneurria baino askozaz gehiago ordaindutako oparia eman behar dizut.
Eta berehala eskaini zio nekazariaren arbi handia, lotsariz eta laborriz aberats zekena utzirik.
|
Hurkoari bekaitzez begiratzen dionak
izango ditu beregain neke eta minak.
|
(1) hamaseiko = Onza de oro.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |