Lehoia eta sagua


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Garitaonandia Bitor »  Ipuin laburrak umetxoentzat »  Lehoia eta sagua

XII

Lehoia eta sagua



Sagu txiki batek igo zuen lotan zegon lehoiaren bizkar gainera. Esnatu zen lehoia, eta harrapatu zuen sagutxoa atzapar artean. Sagu gaixoak garrasika honela otoitzen zion lehoiari:

— Asketsi (1) jauna! Utzi bizirik, arren, ordainduko dizut-eta!

— Ze ordain eman lezake sagu gaixo honek? — zioen lehoiak bere artean, ezetsirik (2) saguaren laguntza. Baina, errukitu zen, eta utzi zion bakean.

Geroago, ehiztari batek harrapatu zuen lehoi hori sareaz, eta indartsua izan arren gelditu sare-artean buru eta hankak loturik, zirkinik ere egiteko ez zela.

Ikaragarrizko sumintasunez hasi zen orroka. Sagu txikia, orroa entzun eta berehala, atera zen zulotik eta joan zen lehoiarengana.

— Zer duzu lehoi jauna? — galdetu zion saguak.

— Zer dudan? Arraio-pola! Harrapatzen badiak hankabiko hori! –erantzun zion orro handi bat eginaz.

— Ez estutu, nik askatuko zaitut-eta.

— Bai, zera egingo duk!

— Egon geldi esan, eta heldu zion sagutxoak bere hortz zorrotzekin sareari, eta lokarriak ebakiaz askatu zuen lehoia.

Horrela erakutsi zion saguak lehoiari, handi eta indartsua izan arren ez dela ezetsi behar txiki eta argalak bahitu (3) lezakeen laguntza.



(1) Asketsi = barkatu
(2) Ezetsi = despreciar
(3) Bahitu = Prestar






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org