 |
|
 |
 |
XVI
Txomin gezurti
|
Igande arratsalde batean atera zen Txomin bere aitarekin ibilketatxo bat egitera. Guztizko gezurtia zen Txomin hori. Bidean zihoazela, esan zion aitari:
— Aita: Lege zahar zeian (1) ikusi nuen atzo izugarrizko txakur bat: bazen gutxienez gure zaldi zuria bezain handia.
— Hago isilik — erantzun zion aitak — horrela gezurrik esan gabe.
— Baietz: zuk ez duzu sinistuko, baina egi-egia da: ondo begiratu nion.
— Harritzekoa duk.
— Idi batek baina indar gehiago omen du.
— Kai berriko zubia igarotzen dugunean jakingo diat egia den edo ez.
— Zer ba?
— Hara: Gezur handitxoa esaten dutenak zubi hori igarotzean harri bat jo eta eroriaz edo besoa edo izterra hautsita gelditzen dituk.
— Benetan! Ene! — Ikaratu zen Txomin, eta honela zion aitari:
— Itxoin puska bat, aita. Nola esan dizut lehen?... Orain gogoratzen naiz ondo. Ez zen izango gure zaldia bezain handia: baina, bai astoa baina zerbait handitxoagoa.
— Balitekek. Laster gaituk zubian —erantzun zion aitak.
Txomin, zubiari begiratuaz, gero eta gehiago estutzen zen; eta esan zion aitari:
— Aita: atzo ikusi nuen txakur hori izango zen ba txahal txiki baten esterikoa (1)
— Bai, gutxienez. Hemen duk zubia: gaizki behar duk oraintxe, Txomin — esanda bazihoan aurrera.
Baina, Txominek, estutasun larriak harturik, heldu zion jakatik, esanaz:
— Aita, aita, gelditu arren! Gehiegizka esan dut. Atzoko txakur hori, beste txakur batzuek bezalakoa zen.
(1) Zeia = mercado, campo (euskaraz.net-en oharra)
(2) Esteri = Tamaño
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |