2. 08. Agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Garitaonandia Bitor »  Ongilearen saria »  2. 08. Agerraldia

Zortzigarren Agerraldia

Ines; gero Joxepa.


Ines.- (Bekarrik). Zer du baina gizon horrek?... Ze asmo hartu ote du!... Bera dela eta bera dela!... Nire aitaren antzezkiak zerbait gogorarazi dio noski. Baina zer izan liteke?... Ezin dut ulertu... Buenos Airesen ezagutu ote zuen!... Berriz etortzekotan gelditu da...! Zer ote dakar?

Joxepa.- (Sarturik). Oraingoan badaukat.

Ines.- Zer?

Joxepa.- Dirua ba. Kendu diot Andre Kontxesiri eman behar zuena.

Ines.- Ez nintzen gogoratzen ere.

Joxepa.- Ederki dago!... Oldozkor aurkitzen zaitut.

Ines.- Bai, Joxepa. Gertakizun guztiak zu atera ondoren izaten dira.

Joxepa.- Zerbait al dugu orain ere?

Ines.- Harrituta nago.

Joxepa.- Zer duzu ba?

Ines.- Ixidorren aita izan da hemen.

Joxepa.- E!!

Ines.- Bai.

Joxepa.- Eta ze asmo ekarri du ba?

Ines.- Ez dakit zer esan ere. Guztizko haserre etorri da: baina gero... nik ez dakit zer gertatu zaion... Nire aitaren antzezkia ikusteaz batean haserreari utzi dio... eta galdera batzuk egin ondoren, etxera joan da, berriz berehala etortzeko ustez.

Joxepa.- Berehala etortzeko?

Ines.- Bai; honela esan dit.

Joxepa.- Zer ote darabil ba!

Ines.- Ez dakit ze asmo izango duen.

Joxepa.- Harritzekoa da!... Hark, antzezkia ikusiz ezagutu egingo zuen noski zure aita; eta damutu egingo zitzaion berari buruz gaizki esana.

Ines.- ...Baliteke (Deia atean).

Joxepa.- Bera ote da?

Ines.- Aurrera.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org