06. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Illarramendi Ramon »  Artzain Pillipe »  06. Irudia

Ramon Illarramendi



SEIGARREN IRUDIA



(Felipe eta Juli; hau soinekoak jantziak dituela ateratzen pozez erdi korrika).



JULI Begira zeinen ederki ematen didan jantzi honek; gustatzen, Pillipe?

PILLIPE O, Juli, Juli! asko, txit asko gustatzen naiz, gero eta gehiago.

JULI Gizajoa, nitaz txoratua dago; baleki odol berekoak garela!... Zer nahi duzu orain nik egitea? Zerbait lan egingo dut.

PILLIPE Ez Juli, ez; zu egon geldirik, egingo dut nik biontzat.

JULI Zergatik? ez dut zuk baino gehiago balio, biok berdinak gara; bada ez dut nahi zuk bakarrik lan egitea.

PILLIPE Zenbat maite ote dut!

JULI Ni ere ardi zain egon nadin, ez al duzu zigor bat, Pillipe?

PILLIPE Nahi al zenuen ekartzea? Berehala ekarriko dut (abiatzen da eta berriz jiraturik) Horra, Juli, galdu gara!

JULI Galdu? Zertaz?

PILLIPE Hemen dator nire nagusiarekin beste gizon bat; zure bila etorriko dira.

JULI Nire bila? nor ote da gizon hori?

PILLIPE Ez dakit, baina presaka datoz, gorde zaitez, Juli, gorde zaitez; eta nik ukatuko dut hemen zarena.

JULI Non gordeko naiz, Pillipe?

PILLIPE Orain ez dago denborarik urrutira joateko, eta gorde zaitez borda barrengo sabaian.

JULI Gorde nadin, beraz. (sartzen da bordan)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org