16. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Illarramendi Ramon »  TestimonioFaltsua »  16. Irudia

Ramon Illarramendi



HAMASEIGARREN IRUDIA



Lehengoak eta Iñaxio, hau sartzen da harriturik.



IÑAXIO Zer da gaur etxe honetan? Zer dira, lapurrak edo zer?

ON ANTONIO Lapurrak, bai. (Haserre).

IÑAXIO O, aita, aita! zer iritzi gutxirekin eta zer gogor obratzen duen kulparik gabeko bildots eta laguntzarik gabekoekin!

DOMINGO Nirearen faltarik, behinik behin, ez duzue izango.

IÑAXIO Eskerrik asko.

DOMINGO Hori da kontzientziak diosdana; badakit kulparik ez duzuela; bada ni, zuekin.

IÑAXIO (Aitari begiratuaz) Zer egin behar digu, aita? Gure odola isurtzen ikusteko zaletua badago, ez pausorik atzeratu; eskuetan daukan arma horrek arrazoiarekin eskatzen badu gure bizia, ez dugu gehiago sufritu nahi; baina gure odola berorren kontzientzian gain joango da. Denborak erakutsiko dio orain gurekin egiten duena nola izango den gauza izugarri bat, zeinak egun gozorik munduan ez dion emango. (Maria eskutik hartuaz) Aurreko aldean dauka kontrariorik handiena berorren iritzian; eta hona, ni ere, ustez berorren seme umila; eta eskatzen diot ez bizia, baizik gure sufrimenduak lehenbailehen akaba daitezela.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org