Italia-ko Lur-Ikara


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Imaz Fermin »  Italia-ko Lur-Ikara

Fermin Imaz

Italia-ko Lur-Ikara

1908

1908-garren urteko Abenduaren 28-an, lur-ikara izugarri bat gertatu zan Italian, Mesina-ko itxas-atean alkarri begira dauden Calabria ta Sicilia ugarteko bi itxas-bazterretan.

Goizeko bostak eta ogeyean gertatu zan, jende guzia gozo-gozo lotan zegoala.

Mesina-ko erriak lur jo zuan ta etxeak 70.000 edo 80.000 bat lagun arrapatu zituzten azpian. Ta sutan asi ziran bereala zenbait etxe.

Elbarritu gabe gelditu ziranak kai aldera jo zuten, bañan au ere purrukatuta zegoan.

Etzan gelditu ez telegraforik, ez trenik, ta ez abixua emateko batere beste modurik.
Orregatik, andik amabi bat ordura jaso zuan Italia-ko Gobernuak gertatu zanaren berri.

Albait laisterren asi ziran laguntzera bialtzen: soldaduak, baforeak, Gurutze-Gorrikoak, ta abar. Bañan urrengo goizera arte etzan esateko diñ ezer allegatu. Ta lenengo egunetan ere bear aña ez beintzat.

Etxeak azpian arrapatutakoetatik oso gutxi atera ziran bizirik. Soldaduak zenbait zulo aundi egin ta an sartzen zituzten gorputzak pillaka, danak batera.

Ori da Fermin Imaz-ek bertsoak jarri zizkion lur-ikara.




















     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org