Melilla-ko Gerra


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Imaz Fermin »  Melilla-ko Gerra

Fermin Imaz

Melilla-ko Gerra

1909

1909-garren urteko Uztaillaren 9-an, Melilla-tik zazpi kilometrora, mina-gizon batzuek lanean asiak ziran edo asteko prest zeuden, beste egunetan bezela, lasai asko.

Urte betea zan andik burnia ateratzen asia zala “Compañia Española de Minas del Rif” zeritzayona.

Goiz artan, ordea, moroak izkutatu ta zelatan zeuden lan-tokiaren inguruan, ta bat-batetan tiroka asi ziran. Sei langille il ta bat eritu egin zuten.

Berealakoan etorri ziran soldaduak, Marina jenerala buru zutela. Etzegoan Melilla-n soldadu askorik, ta naiko lan izandu zuten egun ayetan moroen erasoai eusten. Oso burruka gogorrak izan ziran.

Bañan 27-an izugarria gertatu zan: Gurugú mendiaren egaletan bazan “Barranco del Lobo” zeritzayona. Moroak antxen il zituzten Pinto jenerala ta beste bost buruzari, ta soldaduetatik 150 il ta 525 eritu.

Zer esanik ez, zeñen mingarriak izango ziran berri oyek Españian.
Baita ere Fermin Imaz-entzat.

Bitartean gobernuak 30.000 bat gizon prestatu ta Melilla-ra bialdu zituan, Arizón jenerala buru zutela.

Abuztuaren azkenetan, allegatu bezin laister, eraso zieten moroai. Orduntxe eldu zitzayen auei “esti atzera” egiteko txanda. Etzegoan lengo konturik.

Soldaduak “Barranco del Lobo” dalako ortara iritxi ziranean, oraindik ere lur-azalean zeuden Uztaillaren 27-an toki artan ildakoen gorputzak.

Andik laister amor eman bearra izan zuten moroak.

Ori izan zan Melilla-ko gerra, Fermin Imaz-ek bertsoak atera zizkiona, gerra laburra bañan bai garratza ta tristea sobra ere, gerra guziak diran bezela.

Il, eritu edo elbarritu, iya 3000 gizon galdu zituzten españolak. Moroenak zenbat izan ziran ez dakigu.
















     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org