1910-garren urtearen inguruan bazan Orio-n izengoitiz “Aundiya” edo “Oriyoko Aundiya” esaten zioten gizon sendo bikain bat, itxasoan “maquinista” ibiltzen zana, Orio-n garai artan zan arraunlaririk onena.
Onek apustua egin zuan Ayete aldeko bi baserritarren kontra. Orioko barratik Donostiraño (6 milla), arrauketan batelean.
Baserritar oyek Pasaitar batzuekin aritu omen ziran prestatzen.
Bañan estropada asi ta “Aundiya” aurretik jarri zan. Bi minutu baño geyagoko aurrea artu zien baserritarrai. Auek indarra bai ugari, bañan trebetasunik ez. Itxura gabeko arraunketan zijoazen.
|
Orduan Pasayako maixu oyek albotik zijoazen baporetik, oju egin zieten:
Motellek: zuzen joatea naikoa dezute; jarri baporearen ondoan ta segi oni lasai, bañan zuzen... zuzen...
Baita ala egin ere baserritarrak. Ta alderatzen asi zitzayoten Oriotarrari, baita ere aurreratu ere, ta alde aundiaz irabazi zioten.
Izan ere, onena izanagatik, bakarra, bakarra beti.
Gertaera ontaz bertsoak jarri zituan Fermiñek. Ez degu papera iñon ere arkitu. Emen dijoazen bertso pizarrak Donostiko mariñelai (5) zor dizkiegu. Baita ere orain eman ditugun argibideak.
|