|
Fermin Imaz
Fermin Imaz Donostiarrak
Jarriyak
1
Bizi geranai esplikaziyo
on bat nai det egitia,
komeni bada lagun zadazu,
zeruko Aita maitia,
mundu ontako pekataritzaz
arren akorda zaitia,
gure animik ezta komeni
diabruantzat juatia.
|
2
Penitentziya seguru degu
ezpagerade obiak,
nola gabiltzan ederki daki
zeru ta lurren jabiak,
esaten asko ikusten ditut
baliyo eztula fediak,
ai, Satanasen laguntzalliak,
Jaunaren bildur gabiak.
|
3
Desanparorik eztu merezi
gure Jesukristo Jaunak,
ordenak zuzen kunpli ditzagun
Berak eman zizkigunak,
ezkaitezela beñere izan
etsai gaiztuan lagunak,
konfesatzera saya gindezke
pekaturikan degunak.
|
4
Iru edo lau onak badira
egun bagaude zabarrak,
nola eztitu demoniñuak
orla artuko indarrak?
bildurrik gabe egin ditzagun
guk geren egin biarrak,
sasoi onena juan da gero
alperrik dira negarrak.
|
5
Diszipuluak jarriyak dauzka
eta ondo konfesatu,
ayen aurrera gu juatia
ezkaitezela lotsatu,
obia al da diabruaren
odolarekin kutsatu?
edozein moduz libre gerala
eztezagula pentsatu.
|
6
Azkar gabiltzan estuasuna
etorri bañan lenago,
ai gure Jesus maitagarriya
arturik Bera anparo,
ori egiten ezpadegu guk
salbaziyorik eztago,
bein infernuan sartu ezkero
gure animak akabo.
|
7
Jesus onari egin ziyoten
judu gaiztuak elduta
bost milla azote eta geyago
pillare bati lotuta,
alare iltzeko konforme zegon
ainbeste kolpe artuta,
gure animik izan etzedin
infernurako galduta.
|
8
Jende geyena jarriya dago
elizetara ez juten,
zeregatikan fede santurik
sinistatutzen eztuten,
lengo batian egondua naiz
sermolariyai entzuten,
esaten zuan gurutzian Jesus
nola gugatik il zuten.
|
9
Kristau maitiak, segi dezagun
relijiyoko bidian,
errezo onak egiñaz beti
egunez eta gaubian,
Jesusengana makur gaitian
guztizko umildadian,
Ura eztago ona danari
kastigatzeko idian.
|
10
Gaiztakeriyak utzi ditzagun
guziyok onera bildu,
Salbatzallia kulparik gabe
gure pekatuak il du,
Judas falsoan kalabozora
kontu ezkaiten amildu,
pekatariyak obia degu
Jesusengana umildu.
|
11
Aitzen ditudan kontu askokin
biotza eiten zat partitu,
kristau fedetsuk baldin bagera
kontzientziya garbitu,
gure animik ezteriyela
etsayen mende arkitu,
Jesus onari erregutuaz,
fakultadiak Ark ditu.
|
12
Naigabe-pena izugarriyak
eman zizkaten Jesusi,
ori bakarrik asko eztala
gero gurutzian josi,
kulpik gabeko Salbatzalliai
oinbeste sufritu-azi,
gaiztuak geran partetikan, guk
zer ote degu merezi?
|
13
Nere kristauak, erakusten det
zer ein biar dan aurrena,
lendabiziko esamiña on bat
konfesiyua urrena,
aber sikiera sendatzen degun
gure anima errena,
eiten ez duna an juango da
infernuaren barrena.
|
14
Gure munduko bizimodua
luzia eta laburra,
orra nun da noiz il biar degun
ezta asmatzen samurra,
anima nunbait ibilliko da,
korputzarentzako lurra,
zer estadutan juan biar dedan
nik dadukaten bildurra.
|
15
Gure anima eraman nai du
infernun dagon juduak,
bañan uste det errenditzia
pekatariyen buruak,
bere ondora juateko al bada
egin ditzagun moduak,
pobre ta aberats igual gerade,
eztu baliyo diruak.
|
IKUSI:
Bertso-papera, moldiztegiaren izen gabekoa. (Jose Antonio Berrondo, Erdiko-etxea, Errenteri).
Bertso-papera: “Elustondo - Zarauz”, Azpeitiko Segundo Aguirrezabalaga-k emana.
Paper au Fermin Imaz il da gerokoa da; ori oso garbi dago. Beraz ezin jakingo degu zeñek bertso auek an da emen ikutu ta aldatu ditun; bearbada Imaz-ek berak ikutuko zitun il baño len, bearbada beste batek Imaz il da gero. Orregatik lenengo paperatik aldatu ditugu bertsoak onera, ta bigarrengo ontan toki auek aldatuak daude:
Izena: GURE ANIMEN GAÑIAN JARRIYAK. (Ez du Imaz-en izenik ipintzen.)
1/3: onetan bada; 3/1: Esker gaiztorik; 8/1: Jesus onari eman zizkoten:
9/1: Jende geyena jarriya dago
gaur elizetara juten
zeregatikan fede santuan
oyek sinistutzen duten...
|
Ta beste iru bertso ditu: 5 ta 6-garrenaren tartean:
Desgraziarik aundiena da
anima kondenatzia
Jesus maitiaz irabaziya
nork bere faltaz galtzia
uste ez dala etorriko da
eriotzako tranizia
konbeni zaigu ditxa eder au
ondo aprobetxatzia.
|
10 ta 11-garrenaren tartean:
Kendu ditzagun etsai gaiztuen
sariak eta katiak,
gure gañera erori gabe
negargarrizko kaltiak
Jaungoikuaren neurri justuak
iya daudela betiak
ta eztubela baljyo Arri
gezurrak eramatiak.
|
Ta azkena beste au:
Mundu onetan egiñ biagu
guztiyok penitentziya
beste munduan glori ontasunez
nai badegu abundantziya
gero damurik eztegu izango
lurrian ondo biziya
Jesus maitiak eman deigula
orretarako graziya.
|
|