Bertso Berriak: Txirritak Jarriak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Imaz Fermin »  Bertso Berriak: Txirritak Jarriak

Fermin Imaz

Bertso Berriak

Bertso Berriak
Txirritak Jarriak



1
Fermin Imaz deitzen dan
binoteru orri
lengo bertsuen bueltak
biaizkat jarri,
nai bazenduen jakin
teatroko berri,
zertan etziñan garaiz
nigana etorri?
orain erriz erri
or zabiltza larri,
nai duenak neurri
kulpante zerorri,
afana franko eta
talentuz urri.
2
Ernanin jayua naiz,
an bertan aziya,
Jose Lujambio da
nere graziya,
amabost urterako
lan ontan asiya,
orain Fermin Imazek
eman dit auziya,
badakat sasoya,
gorputza lasaya,
billatutzen saya
nun dan arrazoya,
sekulan enaiz izan
zure etsaya.


3
San Tomasez esan du
mozkorra etzala,
nik erantzungo diyot
bai ala zala,
izan liteke ona
eta serbitzala,
bañan egiten diyo
arduak itzala,
nere kontra ala
oju eta gala
gaiztua nitzala,
gaizki gabiltzala,
obia da pasa zan
juan zan bezela.
4
Txarraguak esango
nizkioke baña
kupitu egiten naz
ni alajaña,
uste al du dagoala
kantari bikaña,
egingo lukiela
esanaz nik aña,
badaduka griña,
intentziyo piña,
zuk daukazun miña:
sufritu eziña,
deituko ziñuzteke
kapaz baziña.


5
Neri lotsagabia
zuk dirazu esan,
inozente dagonak
sinista dezan,
iñoiz jardunak gera
zu eta ni plazan,
beti gelditzen ziñan
bajuaren trazan,
zuk nai zendun ditxan
ni arkitzen nitzan,
ez arrua izan
esponjaren gisan,
zerorrek pentsa zazu
nola zabiltzan.
6
Bera bañan oberik
eztala iñon jayo,
mozkor aldin batian
itzul’in zayo,
gradu altuetara
nai du orrek iyo,
allegatuko dala
enitzake piyo,
itzegin du yayo,
erantzungo zayo,
muturra seriyo,
gezurra dariyo,
salda gatzik gabia
eztu baliyo.


7
Bertsuakin nai luke
orrek aberastu,
bai ezpalizkiyote
paperak ostu,
kanpuan ibilliyak
badu milla gastu,
ez baldin bazabiltza
konpasian justu,
eran arte estu,
berak aldrebestu,
egon zaitez prestu,
ez kopetik beztu,
muatzen dan monedik
iñork nai eztu.
8
Goiz tabernan sartuta
atera berandu,
premi aundirik gabe
zenbait eran du,
nekatu gabetandik
nai luke mantendu,
andriak egiñetik
ogiya jaten du,
bost aldiz esan du,
entzun nai bazendu,
zurrutak sutzen du,
ark ezin zuzendu,
gaxuak larrutikan
pagatutzen du.


9
Errenteriyan ziñan
kantari azaldu,
nere kontra paperak
ziñuen saldu,
beste batzuek berriz
mozkortuta galdu,
aldrebestasunian
oi zeñek igualdu?
memoriya auldu,
izketa moteldu,
neri artzen kargu
lotsarik bai al du?
motibuak badauka
nundikan eldu.
10
Gazte denboran ziñan
zu nere laguna,
errespetokua ta
iztun leguna,
orain elkarri esaten
goatzen zaguna,
au da jolas-bidia
ipiñi deguna,
zu zerala ona
zabaldu da sona,
zedorrek esana,
ongi dakizuna,
amar aur azitzeko
ai zer gizona.


11
Nik eztiyot emango
juezari parte,
berriz ere jarrita
kantatu fuerte,
bertsuen almazena
ez daukat aparte,
bueltak emango ditut
kapaz naizen arte,
makiña bat kolpe
eman dezu torpe,
arrazoi baluke
aitortuko nuke,
nigana noiz bildu zan
esango nuke.
12
Ankak zabaldu eta
balantzaka asi,
kopeta illunduta
begiyak itxi,
aurrian zein daguen
ezin du ikusi,
txandarikan eztiyo
iñori nai utzi,
oju eta irrintzi,
iñork ezetz autsi,
orrek nai du bizi
guziyen nagusi,
iñon ametitzerik
eztu merezi.


IKUSI:
Bertso-papera, moldiztegiaren izenik gabea. (Isabel Zuaznabar, Basoaundia, Lasarte).
Eskuz idatzia (Patxi Lazkano, Otsoki, Alza).









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org