|
Fermin Imaz
Bertso Berriyak
Fermin Imazek Txirritari Jarriyak
1
Txirrita, eztezu eskola ederra
oso ikasi gazterik,
arrazoi gabe ari danari
ezta iñola uzterik,
jarri dituzun bertso oriyek
eztute eman gustorik,
zeregatikan eztadukazun
mingain gaiztua besterik.
|
2
Gaztetan txarra izan zera ta
okerragua zartzera,
zu baño gizon jatorraguai
zatoz konduta galtzera,
gezurrak brokal aurrera bota,
egiyak utzi atzera,
emakumia izan baziña
mingain gaiztoko salsera.
|
3
Naiz oso zentzu garbiyan egon
eta igual da erana,
mundu guziyak badaki ondo
kristau gaiztua zerana,
ibilli zeran toki danetan
petardo txarrak emana,
artzekorikan baldin badezu
etorri zaitez nigana.
|
4
Esaten nazu andriagandik
nagola apartatuta,
erreparua ar zazu ondo
zere etxeko karguta,
sasoi onenak juan da gero
al zaude akordatuta,
alper aundi bat zeran meriyoz
iñork etzaitu artuta.
|
5
Biyok gertatu izan geranez
teatruan da plazetan,
nere aurrian ikusi zaitut
gaizki esaten bestetan,
amaika bider sartu zerade
fameliyako gauzetan,
orlako lanak ekartzen ditu
gaizki eziyak gaztetan.
|
6
Norberak mantxak eduki eta
besteren gauzak neurtutzen,
alakuakin zalla izaten da
pazientziya artutzen,
pakian dagon fameliyari
okasiyua sortutzen,
kontzientzizko kargari asko
eztiyo begiratutzen.
|
7
Baztar guzitan nazka eman du
zabaldu dezun dotriñak,
zu ta ni biyok arrazoyetan
ez gera berdin berdiñak,
biziyatua zaude zurrutak
gañera joku zikiñak,
tripan dauzkazun marka oriyek
nola dituzu egiñak?
|
8
San Tomasetan ni bildu nitzan
esan zenduan tokira,
gezurrak eta saltsak jartzeko
eztezu izan kupira,
eta ori’re ondo dakiten
testiguak e ba’dira,
oso aztuta al dadukazu
arrats artako partira?
|
9
Aurrek’aldian dadukatena
biar derala atzian,
Jainkuak daki zenbateraño
faltatutzen dan itzian,
juntaera bat izandu nuan
orrekin zori gaitzian,
begiyen bistan ikusi ez banu
penik emango etzian.
|
10
Ajol-gabe bat zerala oso
aspaldi nago igarrita,
juiziyorikan eztunarekin
aritzia alperrita,
astotzako’re tratatzen nazu,
Jose Manuel Txirrita,
aundiyenak zein ote giñake
anketan perrak jarrita?
|
11
Lotsa aundi gabe esaten nazu
oso naitasun zikiñan,
zenbat naigabe pasatu deran
portal aurreko izkiñan,
beste geyo’re gertatzen dira
munduan bizi eziñan,
zuk e obeto biar zenduan
zintzua izan baziñan.
|
12
Utsa litzake bertsuak jartzen
ari baziña egitan,
ez len da orain etzera iristen
bertsolariyen neurritan,
mundu onetan zu zerade bat
zikin guziyen kapitan,
nik ukullutan lo egin badet,
zuk berriz zerri-tokitan.
|
13
Despreziyua egin, gezurrak jarri,
gero gañetikan burla,
uzte al dezu jendiak ori
gaur ontzat artuko dula?
jakiñian nago irurogei ta
zazpi urte dituzula,
arritutzen naiz ez lotsatzia
edade ori dezula.
|
14
Oraindik eztu iñork zabaldu
modu ortako dotriñik,
ez nun siñisten Txirritakuak
ainbesteraño zekiñik,
eztet proatu nolakua dan
Hotel Maria Kristiñik,
bañan apenas ametitzen det
zu bezelako zikiñik.
|
15
Oyera juan biar badu’re
bere arropa ta guzi,
zabarragorik nere aurrian
beste bat eztet ikusi,
ostatun igual tripa beteta
pagatu gabe igasi,
errespetua nolakua dan
oraindik eztu ikasi.
|
16
Jose Manuel Txirritakua
zer zabiltzaden gogora,
orain gaiztua baldin bazera
ondu zindezke gerora,
Pazkuakuak egiteko’re
badatorkigu denbora,
esamiña ondo eginda juan
konfesorian ondora.
|
17
Nik bezelaxe zure esana
askok daduka jasua,
aprobatuko dizut zerala,
nun-nai gezurti osua,
zedorrek kulpak eduki eta
besteri jarri lazua,
nai eztezula ein-aziko’izut
tribunalera pausua.
|
IKUSI:
Bertso-papera: “Imp. “Aurrerá” Herrera”. (Makazagaren moldiztegian arkitua).
10/4: alperrita = alperrik da.
|