Lore lotsati bati


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Lore lotsati bati

Biktoriano Iraola



Lore lotsati bati



Usai gozozko bioletaren
moduan belar berdian
ezkutatua. nola xanko me
txepetx ariña larrian,
goititu eta zabal zaitia
lora guzien aurrian;
ez dezu orla ondo ematen
lotsaz bezela gordian...
Orra, orixe nai nuke baña
berak eztu nai ordian!
Altxa zaitia, eder liraña,
ez al dezu nai txukatu?
Atoz, lurriña gozoz emanaz,
etzaitiala txokotu;
eguzki suak ez dizkizu nai
intza malkuak txukatu,
eztu nai erle mutur txorrotxak
zure zumua txupatu...
Krabeliñari etzitzaioten
orixe gutxi txokatu.


Lore urdiñak keja dirade
etzaituztela ikusten,
gaitzik gabeko inozentiak
zenbat maitatzen zaituzten!
Zuk badakizu lora biotzak
zeren samurrak dituzten,
berak bezela maitatutzia
gaxuak nola nai duten,
eztakizu, ez, amoriua
zenbateraño dizuten.
Zure ondoren etorria naiz
osto saretu azpira,
lore gañetik txorien kantak
entzuten diran tokira,
bada loratxo gaitzik gabiak
txorien lagunak dira;
ala umiak amari deika
txioka asten badira,
loriak ere txorien gisa
penaz ixiltzen ez dira.


Iturritxuak xegaran datoz
menditik bide Iuzian,
laztan gozuak eskeñitzera
zure kopeta otzian;
saroietikan igarotuaz
laisterka baso beltzian,
astindurikan egal urezko
presko ariñak bidian,
berritik galtzen diraden arte
osto itzaltsu berdian.
Lora, txoriak, iturritxuak
malko uretan asiak,
zure kolkora ez dira sartu
lagunaren oñaziak;
nola diraden kupigarriak
asnas zispira luziak,
nik eztakit zer esango zuben
illun aurreko aiziak,
zure gañetik murmur otsian
laztandu gabe pasiak.


Merezi dezun eztakit baña
maite zaituzte alare,
zumo aundiko kolko garbia
orren zekena dala’re;
zu ikustera lila, jazmiñak,
atzotik emen dirade,
eta, ai!, zure sentimentuak
xamurrak ez badirade,
damu zaitia edo bestela
biotz gabia zerade.
Ixildu ziran; errekatxuak
saltatu nai zuten gora,
amoriozko laztan gozuak
nonbait bilduaz gogora;
banandu ziran penaz betiak
berak jakin gabe nora,
illun lajarik esker gaiztoko
maite-maite zuten lora;
ala eztaki iñork oraindik
zer gertatu zan gerora.


(Ibaizabal, 1902, uztailla, 20.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org