Pelotariyak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Pelotariyak

Biktoriano Iraola



Pelotariyak



Eibarko txikiya



Onen txestotik ateratzen da
pelota txit zatituba,
naiz bera izan txatar motela
edo naiz izan pisuba;
zenbait plazetan sartu azi du
patrikerako izuba,
lau modutara ezagututzen
dute guztien maisuba.


Billabonako Mainguba



Odol biziko pelotariya
plazaratu zan gazterik,
ez da ikusi iñor egiten
ark bezin sake gaiztorik;
aurrian jotzen dubenak berriz
egiñ nai ezik boterik,
pelota gogor ebakitzeko
ez da azaldu besterik.


Mardura



Ankaz azkarra, buruz abilla,
Plaza ongi du betetzen,
maneju ona dauka gañera
pelota ongi baztertzen;
kontrariyuak gutxitan diyo
nai aña bolia artzen,
oni partida irabazteko
ez ditu lan txarrak jartzen.


Elizegi



Erremontian nola elduta
biyak ederki dakizki,
indarra eta beso libria
sobra berekiñ daukazki;
zerbait maliziz jazten danian
duda gaberik da aski,
onenen kontra jokatu eta
irabazitzeko noski.


Baltaxar



Au da Marduren plaza laguna,
aurreko jokalariya,
begi zorrotz dun mutil ernia
biziro bildurgarriya;
kontrariyua bere lekuan
naiz ondo egon jarriya,
kontugabetzen bada aguro
artuko diyo neurriya.


Brau Txikiya



Errebes eder, lasai galaia,
meritu aundiko juak,
esnatuko du kontrariyua
tentatzen badauka luak.
A zer mutilla billatutzeko
txokuak edo txuluak!
Plaza danetan oparo ditu
irabaziyak txaluak.


Bergarrara



Indarrez jo ta egiten badu
pelotak zorrotz botia,
beso azpitik tiratutzeko
beretzako da obia;
egokiya ta sasoiekua,
batere bildur gabia,
dudarik gabe ez da erozeiñ
onlako ditxen jabia.


Brau zarra



Onen mugirak biziyak dira
beti partida danetan,
txantxarik gabe jokatutzen du
irabaztera benetan;
bere bolia fiñakin daki
pelota jartzen anketan,
orrengatik du kontra dubena
erabillitzen neketan.


Portal



Urte bete da geienez ere
txestoz egiña sarrera,
nonbait argatik erortzen zaizka
iñoiz pelotak lurrera;
baña bolia indartsu arrek
bultzatzen badu aurrera,
moda berriko kolejiyuan
egiña dauka karrera.


Meltxor



Mutiko pizkor korajetsua
asten danian saltatzen,
irixko gazte bizi-bizia
dirudi plazan jokatzen;
oso da fiña, argatik daki
azken tantoraño eltzen;
Meltxor’en faltan ez da partida
berialakuan galtzen.


Zarrak



Lizurume ta San Juan izandu
dira blekari osuak,
Joxe Juakin da Txikibar zalla
fin eta baliosuak;
Potona ona; Bega zimelak
jarriko ditu lazuak,
jokatu eta irabazteko
lagundutzera besuak.


Gaztiak



Sanperio eta Pasiegua,
Antonino ta bestiak,
azaltzen asi dira plazara
txit pelotari gaztiak;
antxen bildutzen dira galaiak
langilliakiñ nastiak,
gure oitura zarrak ez baitu
merezi galtzen uztiak.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org