|
Segundo Kalonje
Aita Santuaren agerpena
1
Aita Santua iritxia da
donostiarren urrean,
arrera apal bat egiña dio
Azpeitik bere lurrean.
Ainbat aolku jalkiak ditu
premiz geundenon aurrean,
Jesukristoren lege santuan
ta dotriña ederrean.
|
2
Aita Santua izana degu
Euskadin zorionean,
jendeak ura poz atsegiña
onuntz azaldu zanean!
Millaka asko txaloak joaz
beraren aldamenean,
ta... beste zenbat biderik gabe
galduta mundu danean?
|
3
Aita Santuak esandakoak
artu ezkero gogoan,
mundu onetan bizi diteke
atseden obeagoan.
Ez al dakigu Jesusen naia
len ere nola dagoan?
Bere izena zikintzen degu
askok sarritan aoan.
|
4
Jesusek danok maite gaitu gu
nola zar eta gazteak,
ezkontzaz lotu gabe daudenak
eta senar-emazteak.
Kezka larria ematen dio
mundu ontako nasteak,
zeru aldera bildu nai gaitu
bera bezela besteak.
|
5
Aita Santua danentzat dabil
txit arduratsu gau ta egun,
euskeraz ere itzegiña da,
ez esan ez danik lagun;
urrutiraiño zerbait badala
ez al daukagu ezagun?
Pekatariak izanagatik
Jesus aitortu dezagun.
|
6
Aita Santuak espaiñoletan
igaro du bere txanda,
makiñatxo bat ondu baiño len
denborarik ezta joan da.
Zerua nola irabazten dan
amaika bider esanda:
Jauna badala sinistu eta
urkoa maite izanda.
|
El Diario Vasco, 1982-XI-17
|