Ez dakit zer esan


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Kalonje Segundo »  Esku-idazkietako bertsoak »  Ez dakit zer esan

Segundo Kalonje

Ez dakit zer esan



1
Nere zaletasunak gogoz eragiñik,
euskeraz ikasteko etzait aitu griñik.
Ai, ez balitz elduko belarrira miñik!
Askotan gelditzen naiz ulertu eziñik.
2
Nik maite detana da izkuntza otxana,
baztertu egin zuten lenago or zana;
ta oraingo berriak batuaren pama,
negarrez ikusten det euskeraren ama.


3
Euskerak badu ainbat arantz edo ezten,
txit soiñeko polit bat ari dira jazten.
Egitura obean ez badie josten,
nor aleginduko da batua ikasten?
4
Ama Euskerarentzat ez al da tamala
elkarrekin konpondu gu ezin gerala?
Auxen da bizimodu aula ta argala,
jakinda lengo zarrak osatzen zirala!














     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org