 |
|
 |
 |
|
Segundo Kalonje
Penitentzia
1
Iñork entzun nai badu nik joko det kuxkux,
eskubiz ezin badet ezkerreko eskuz:
ez nuke nai jartzerik ainbat milla eskus,
uraxen bai tristea litzakela, Jesus.
|
2
Goseak egoteko agintzen didate,
ogei bat kilo beintzat ezkutatu arte.
Ni oso argaldurik ikusi nai naute,
eskean asiko naiz laister atez ate.
|
3
Goseak dagoena nola egon ixilik?
Urdai-azpikoak bai Kastillan zintzilik.
Aietako bat iñork eskeiñiko balit,
igaroko nituzke amar aste polit.
|
4
Goseak ibiltzeak mintzatu azten nau,
pentsatu ez dedala gauz atsegiña au.
Gazura beste gabe bost egunetik lau,
nik nola egingo det onenbeste barau?
|
5
Goseak egoteak ematen dit miña,
len ere sarri naiz ni barauak egiña.
Badakit ez dala au penitentzi piña,
nere urdaillak dauka asetzeko griña.
|
6
Ez banaute ipintzen lotuta katean,
okerrago ez banaiz aurtengo urtean,
naikoa jan bear det alako batean,
etxean ez bada ere norabait joatean.
|
7
Entzun arren belarriz aolku bikaiñik,
ni etxera joan nintzan sinistu eziñik.
Iñork ipintzen badit urdai gorri piñik,
etzait gogoratuko ankan dagon miñik.
|
8
Sendagilleangana egiñik bixita,
adierazi zidan ondo ikusita:
“Zuk egin dezuna da rejimen gutxi ta,
kardoak jan itzazu urdaia utzita”.
|
9
Sendagille jaunaren esanetara ni
makurtu egin bear, ta zenbat armoni!
Nere buru guztia biurturik burni,
ezjakiñak baditu amar milla mani.
|
10
Nere lagun Zukunza, tentatzen nazu maiz,
ta erantzungo dizut jartzen didazun gaiz.
Zure emazte ori ezagutua naiz,
zu ola ezin bizi joan baziña apaiz.
|
11
Ondo ez bada ere nik erakustea,
ez da besterik lengo letrak ikustea.
Oraindik sasoikoa ta naiko gaztea,
ederra ta goapa da zure emaztea.
|
12
Goseak dagoanak zer daukan gogoan
oroituko zerate geroxeagoan.
Jango luken zertxobait nai luke aoan,
errukitsuagana obeko det joan.
|
13
Ez da errez ipintzen emen kontu danak,
ulertuko al ditu konturatzen danak,
nik mundu triste ontan pasa ditudanak,
egin nindutelako aitak eta amak.
|
14
Eskean ibiltzea ain da nabarmena,
ala ez bear baiña lotsatzen nauena:
goseak egotiak ematen dit pena,
Jaunari egiten diot nere aitormena.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |