 |
|
 |
 |
|
Segundo Kalonje
Zinkoeneko Iñaxiori
1
Zinkoeneko Iñaxiori
nago itzegin biarra,
bertako seme ez izan arren
berez da ernaniarra.
Sal-erosketan balio du ta
atera dio giarra,
mats gozuaren mama salduaz
artua dauka indarra.
|
2
Aspalditxotik ezagutzen det
nik Inaxio Setien,
lengo batian bere lagunei
gauza bat entzuten nien:
“Guk bere ondra jarri nai degu
apalian txukun goien,
gure sendiko bat izan ezik
ori maite degu geien”.
|
3
Tratante ere ibili ziñan,
ez dezu etxerik galdu,
joan da Kastillan beiak erosi,
ekarri ta emen saldu.
Mesede onak iñori egin,
bera aurrera azaldu,
ondo portatzen dan gizon batek
zerbait merezi ez al du?
|
4
Gerrarik gabe bizi biagu
guk elkarrekin pakian,
animarentzat ere gauz ori
ez da izango kaltian.
Pazientzia nik sendo daukat,
zu diruz bete-betian,
lagun urkoa anpara zagun
munduan geran artian.
|
5
Gorrotorikan ez dauka iñork
nigatik eta zugatik,
ziurtantzia jarriko dizut,
kenduko zaitut dudatik.
Baserritarrak diotena da:
“Zenbatean orregatik?
Makiña bat bei ekarria dek
ori Torrelavega-tik”.
|
6
Len bei ekartzen saiatu ziñan
ta orain berriz ardua,
zure etxian makiña bati
ikusten diot garbua.
Esaten dute: ‘Zinkoenean
dagoen gizon mordua!“.
Zu lasai-lasai bizi zaitia,
oraintxe dezu ordua.
|
7
Al badet ez det neretzako nai
komeni ez dan lanikan,
nere iritziz ez derizkiot
au gaizki dagoanikan.
Berriz ara nik azaldu gabe
ez det izango onikan,
an edo emen billatzen badet
ni eramango naunikan.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |