 |
|
 |
 |
|
Segundo Kalonje
Garizumako burutazioak
1
Adan da Eba aien lenengo sorrera
ta, esaten dutenez, ez leku txarrera.
Deabrua azaldu muturrez aurrera,
orduan jetxia da gizona lurrera.
|
2
Gizonaren sorrera zan Paraisuan,
an ondo bizitzea Jaunak naiko zuan.
Baiña suge gaiztoa zeukaten auzuan,
ark itzegin zioten gorroto osuan.
|
3
Deabruarengatik leku ona galdu,
Jaungoikoak gizona lurrera bialdu.
Zeru-usaia kendu, betiko argaldu,
gaurko zientzi askok nere ustez au du.
|
4
Jaungoikoak sorturik Eba eta Adan,
au zeiñek daki ondo zenbat denbora dan.
Nik pentsatzen dedana auxe da neregan:
emen iñork ez baiña jakingo dute an.
|
5
Urte batek aldegin, bestea etorri,
milloiak badirala entzuten det sarri.
Gutxienez erdia gezurra bai jarri,
ziurtasunik iñoiz ez det irakurri.
|
6
Umerik umeenak, sasoiko eta zar,
iñork ez du ukatzen geranik mundutar.
Jainkoak lurrarekin egin gindun belar,
lurrarekin sortu ta lur biurtu bear.
|
7
Testamentu Zarreko millaka urtiak,
uralde bildurgarri eta legortiak;
ondo itxita zeuden zeruko atiak,
neurri gabeak ziran zetozen kaltiak.
|
8
Testamentu Berrira bear zan aldatu,
askok etzekiten nun gauz ori galdetu
Jaungoikoa beartsu ortara moldatu,
gizon aundizki asko ziran asaldatu.
|
9
Jesusen etorrera izan zan ixilla,
ogei ta lau edo bost, abenduko illa.
Erodes ibili zan aurtxo orren billa,
bi urtetik berako asko zuan illa.
|
10
Askok ezin sinistu izan arren sarri
Espiritu Santuak egin zion argi.
Ama Mariagandik Mesias etorri,
berriro utzi zuan len zan bezin garbi.
|
11
Ama Maria eta aitatzat San Jose,
Jesusen gurasoak ziran orrelaxe.
Jauna gure animaz gertatzen zan gose,
Semea ill artean ezin baizan ase.
|
12
Dotriña apurtxo bat sinisten degunak
maite ditugu Aste Santuko egunak;
aurten ere ez dira izango legunak,
arro samar dabiltza Kaipas da lagunak.
|
13
Judasek saldu zuan Jaun altsua errez,
alakoa zalako diruzale berez.
Bi gizon gaizto ziran Kaipas ta Erodes,
Jesusen alde oso Pilatos ere ez.
|
14
Gizona zer belar dan jakiñik munduan,
ezin erabakirik ez daukat buruan.
Judutarrak Mesias il zuten moduan,
gaur ere etsai paltik ez dauka onduan.
|
15
Nork bete nai du ondo gaur eginkizunik?
Gaitz erdi ez balego izketa lizunik.
Mundutarren artean ez dago gauz onik,
Jauna, zuk nai dezuna eskatzen dizut nik.
|
16
Guk dakigun apurra aipatzera guazen:
geroztik zenbat urte triste dijoazen.
Deabruen eskolan kontzientziz gizen,
Jainkoari utzi ta beragana zuzen.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |