Santio eguna


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Kalonje Segundo »  Esku-idazkietako bertsoak »  Santio eguna

Segundo Kalonje

Santio eguna



1
Lengoan gertatua nua esatera,
askok pentsatuko du: "Egia ote da?".
Lenbizi obeko det kontuak atera,
gero irten ditezen zuzen bat-batera.
2
Lengoan dama batek eman zidan musu,
berak ez du kulparik, bestek emanda su.
Ezpain politak eta legunak dauzkazu,
eskerrik asko ola maitatzen banazu.


3
Dama ori ez dago zarra ta baldana,
baiña inguratu zan aitonarengana.
Nik pentsatu nuana: “Ai, auxen da lana!“.
Ni mugitu baiño len ark musu emana.
4
Oraindik gaztia da, dago marrobia,
oso-osorik dauka bere arrobia.
Poza eman zidan, bai, gero errabia,
aulkiaren gaiñetik jausi nintzan ia.


5
Urte geiegi dauzkat nere bizkarrian,
ta asko obea ez reuma iztarrian.
Antxe gelditu nintzan guztien aurrian,
damak musu eman da erdi negarrian.
6
Konpesatu nuan da ez dala pekatu,
praileak erantzuna nai nuke kontatu:
“Aitona zartu bati gauz ori gertatu?
Errurik ez dezu ta nun da zer barkatu?














     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org