Il bearra


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Kalonje Segundo »  Esku-idazkietako bertsoak »  Il bearra

Segundo Kalonje

Il bearra



1
Egunaren minutu geienak oiean,
miña bialdu edo sendatu naiean;
astean triste eta pozik ez jaiean,
ementxe bizi gera iltzeko gaiean.
2
Il bearko degula danok badakigu,
bera daukagulako aurrean testigu;
begiratu ederra egiten ez digu,
orretxek jartzen gaitu miñez ta gaizki gu.


3
Il bearrak askori sortzen dio pena,
nik garbi egingo det nere aitormena,
ikusten dedalako gauza nabarmena,
ez beste iñorena: Jaungoikoarena.
4
Il bear ori ez da izango alaia,
ia guztientzako aurkako etsaia:
iñoiz uste ez dala eltzen da garaia,
naiz berak ez eduki iltzearen naia.


5
Pekaturik gabeko bat iltzen danean,
uraxe bai zerura pozik zuzenean;
baiña gu errudunak gera geienean,
orrengatik bildurra dago azkenean.














     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org