Larroka Aita


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Larroka Aita

Aita Larroka

Jose Maria Larroka Estala

1813-1891



Jatorrizko bertsioa PDFn


Jose Maria Larroka Estala
Aita Larroka Donostiako Zuloeta (Suletenea) baserrian jaio zen 1813ko irailaren 10ean. Altzako parrokian bataiatu zuten, izan ere aliatu ingeles eta portugaldarrek 1813ko abuztuaren 31n Donostia eraso eta erre zutenean familiak kalte larriak jasan zituen eta auzo honetan babestu behar izan zuen.

1829an, hamasei urte zituela, domingotarren ordenan sartu zen, San Telmo komentuan. Domingotarren Burgosko komentuan zegoela, alde egin behar izan zuen herriak komentuari eraso zionean. Erlijio ordenen aurkako jazarpen giro horretan Azpeitira jo zuen, han karlisten babesa zutelako eta bertan egin zen domingotarren ordeneko apaiz 1836an. Azpeititik berriz ere ihes egin behar izan zuen 1839an, gerra Bergarako besarkadaz amaitu zenean, eta Lapurdiko Basusarrira joan zen. Hango erretore izan zen, 1850ean Azpeitira itzuli eta San Sebastiango komentu berrian sartu zen arte. Antiguako lekaime domingotarren eta Donostiako Ubako komentuko bikario ere izan zen.

Domingotarren ordenako kargu garrantzitsuak izan zituen: domingotarren idazkari nagusi (1872), Filipinetako bikario nagusi (1879) eta ordenako jeneral izan zen (1880). Kargu horretan zela Friburgeko Unibertsitatea eraberritzea bultzatu zuen.

1856an Sacramentu Santu ta Ama Virgiñaren Visitateko liburua argitaratu zuen Tolosan eta 1880an Tolosako Eusebio Lopezen Moldiztegian Esku liburua, zeinean dauden mezaco, konfesioko eta komunioko, goizeko eta gabeko, eta beste debozio askoren ejertzizioak .

Euskaraz.net-ek Esku Liburua aurkezten dizue, gaurko grafiaz jantzita; eta honekin batera jatorrizko bertsioa PDF formatuan.

Aita Larroka 1891ko urtarrilaren 8an hil zen Erroman

Donostiak haren izena jarri zion kale bati 1895eko uztailaren 23an.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org