Etsamina kontzientziakoa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Larroka Aita »  Etsamina kontzientziakoa

Aita Larroka



ETSAMINA

KONTZIENTZIAKOA





Eskola dutenak, liburu askotan daukate etsamina hau egiteko modua. Irakurtzen ez dakiten euskaldunei, dakien batek irakurri, eta hori errazago egiteko bidea nik eman nahi dut.

Mandamenduetan, zierto ez dakitenak zenbat bider bekatu egin duten, beren modura esan behar dute honenbeste bider gutxi gora bera. Eta b.g.g.b. letra horiek hori esan nahi dute.





LEHENENGO MANDAMENDUA





Bizi guztiko bekatuak bilatu nahi dituanak, uso arrazoizkotik hasi behar du pregunta bakoitzean.

Etsamina honetan galde zure buruari, Jainkoaren lege eta dotrina, edo jakin behar ziren gauzak, beren denboran ikasi zenituen edo ez; eta zure ume edo kontukoei erakutsi zenizkien edo ez.

Fede, esperantza eta karitatearen aktoak egin dituzun.

Fedeko gauzen kontra ezer sinistu duzun, ezaguturik fedearen kontra zela; ohartuz gero horrelako pentsamendu edo dudari lekurik eman diozun. Baina tentazioak nahi ez duzula burura etortzea ez da duda, eta ez bekatu kentzeko ahahalegina zuk egiten baduzu.

Ametsetako gauzetan, sorginkeria edo horrelakoetan sinistu duzun edo horrelakorik egin edo eragin.

Jaunaren miserikordiaz, desesperatu duzun.

Jaungoikoaren, Ama Birjinaren, edo santuen kontra haserretu edo blasfemiarik esan duzun.

Madarikaturik edo eskumikaturik egon zaren.

Konfesio edo komunio gaiztorik egin duzun, bekatuak berariaz, edo lotsaz, edo bestela utziaz, dolore edo proposituaren faltaz, eta zenbat konfesio gaizto urtean izan diren.

Penitentziak konplitu gabe utzi dituzun eta zenbat b.g.g.b.

Urteroko konfesio, edo Pazkoetako komunioa utzi duzun. Eta konfesio gaizto, eta komunio sakrilegoaz edo gaizki eginaz elizarekin konplitzen ez da.

Sakramenturik, nola den ezkontza, edo besterik, bekatu mortalean zaudela hartu duzun.

Boto edo promesa Jainkoari edo santuei eginik konplitu gabe zure kulpaz utzi duzun.

Besteen debozioaz, bertutezko obra, ejertzizio, edo obra onaz edo horietan dabiltzanaz burlarik egin duzun.





BIGARREN MANDAMENDUA



Juramentu faltsurik edo gezurren gainean egin duzun; zenbat b. g. g. b. Ezerezen gainean, edo ezer inporta ezagatik juramentua gezurrarekin den guztian, beti da bekatu mortala.

Dudan, edo hala zen edo ez gauza jakin gabe, dudaren gainean ziertotzat juramenturik egin duzun.

Erreparo gabe, nahiz gezurra, nahiz egia dela juramentuak egiteko ohitura edo kostunbrerik izan duzun.

Gaitz handiren bat inori egiteko, eta konplitzeko intentzioaz juramentu egin duzun. Gaitz egiteko intentziorik ez bazan ere, beti da bekatu mortala, zeren gezurrarekin den. Gaitz handi edo pisua da bofetada bat ematea eta beste gaitz handiagoak.

Bekaturen bat ez egiteko edo obra onen bat egiteko, juramentu egin, eta hautsi duzun, zenbat b.g.g.b. Gauza txikien gainean juramentua haustea, bekatu beniala da.

Bekatu mortalen bat egin duela bere burua alabatzea, edo egingo duela esatea, nahiz egia nahiz gezurra dela, beti da bekatu mortala horren gainean juramentu egitea, eta konplitzea gero da beste bekatu mortala.

Justiziaren aurrean juramentu faltsurik egin duzun, edo besteri eragin diozun; eta inoren kaltean zen.

Juramentuak berez nola diren, eta zer hitz modu juramentu diren edo ez diren, konfesore jakintsuak bakoitzari ondoena esango dio.

Juramentutzat hitzen batzuek hartu, edo eduki badituzu, eta gezurraz esan, edo dudan, horrela konfesatu behar dituzu, eta geroko jakin ondo, juramentu noiz diren.





HIRUGARREN MANDAMENDUA





Beharrik premia gabe, igande edo jaietan egin, edo eragin duzun, jaietan nezesidade gabe behar egitea, beti da bekatu. Noiz den beniala edo mortala, konfesoreak esango dizu.

Jai egunetan zure kulpaz meza utzi duzun, edo besteri entzutea eragotzi diozun.

Batek uste bazuan meza izango zela eta ahahalegina egin, ez da kulpa ez aurkitzea.

Meza galtzeko peligroan zure kulpaz egon zaren.

Bidezkoei, haur txikidunei, eta eriekin daudenei zer egin behar duten, konfesoreak esango die.

Mezaren parte handian hizketan, batera edo bestera begira egon zaren, edo horrela besteri eragin diozun.

Garizuman arrautza edo esne gauzarik, bulda hartu gabe, jan duzun, eta hartzeko intentzio ez da asko.

Hogeita bat urte konplituz gero, elizako barau egunak gorde dituzun.

Primizia eta hamarrenak, behar bezala pagatu dituzun.





LAUGARREN MANDAMENDUA



Honetan umeak gurasoei zor dizkiote amodioa, errespetua eta obedientzia. Begira ezazu bada ondo, hoien kontra gauza pisu edo handitan faltatu duzun; begira ondo zure denborako obretan, hitzetan eta beste moduetan nola, zertan eta zenbat b.g.g.b. huts egin duzun Jainkoaren lege honen kontra.

Gurasoen izenean hemen aditzen dira gurasoen ordeko guztiak, eta nagusi etxekoandreak.

Horrelakoen testamentu eta mandak (*) zure kontura daudela, konplitu gabe utzi dituzun.

Hemen gurasoak, horien ordeko, eta nagusi etxekoandreak begiratu behar dute beren obligazio handiei nola erantzun dien; umeak edo beren kontukoak nola hazi dituzten, hala dotrinan nola ohitura edo kostrunbre onetan eta Jaunaren bildurrean; edo gaitzerako biderik etsenplu gaizto edo eskandalurik eman dien. Edo beren denboran estadua ematen dien, edo hori ondo eta bekatu gabe hartzeko bidean lagundu dien.

Jokoan, tabernan, edo biziotan etxerako behar zena galdu duten edo etxean bizi gaiztoa ematen duten.

(*) Agintzak







BOSGARREN MANDAMENDUAN







Bere buruari edo besteri heriotza edo gaitz handirik deseatu dion; edo inor hil duen, eritu, makiladarik eman, edo beste gaitzik egin edo deseatu, zenbat b.g.g.b.

Inor hitzez bere aurpegian gaizki tratatu duen.

Haserre aldi edo okasiorik bilatu duen edo horrelakoetan aurkitu den; edo bekatu mortalean dagoela heriotzako peligrotan, edo okasiotan sartu den.

Inoren gaitz handiaz bere bihotzetan atsegin hartu duen edo inoren onaz damurik izan duen.

Diosala, salba edo hitza haserrez inori ukatu dion. Gorrotorik bihotzean inoren kontra eduki duzun.

Madarikazio edo maldiziorik inori bota diozun; jan edanean gehiegi zure osasun, edo buruaren kaltean, ezaguturik sartu zaren, eta guztian, zenbat b.g.g.b.

Haurrik galtzeko edo aborturen batean kulparik izan duzun.





SEIGARREN ETA BEDERATZIGARREN MANDAMENDUETAN



Hemen begiratu behar duzu zer bekatu egin dituzun pentsamenduz, hitzez, eskuka, ibileraz eta obraz; eta zer pertsonekin, edo zer estadutakoekin, eta zenbat b.g.g.b. Esan behar diren estaduak dira: 1. Libreak ziren. 2. Ezkonduak edo katigu zeudenak. 3. Jainkoari kontsakratuak. 4. Zure ahaideak, laugarren graduraino, edo bestearekin, zeinarekin bekatu egin duzun, bigarren graduraino. Eta ezkondua bazara, zure gizon edo andrearen ahaide zen, eta hau laugarren graduraino. Besterekin bekatu eginez gero, horiek dira esan behar diren estaduak.

Bekatu guztietan zure estadua esan behar duzu; libre zinela zenbat, ezkonduz gero zenbat; boto edo juramentu, honetan bekatu ez egitekoz gero, zenbat.

Leku sakratuan honelako bekaturik egin duzun.

Pentsamendu lohietan atsegin hartu duzun, edo ezagutuz gero, zure artean atsegin hartzen egon zaren.

Gozoz edo desioz horretan kontsentitu duzun: "Nik honelako gauza edo gusto egingo nuke urliarekin.» Eta esan behar da estadua, eta zenbat b.g.g.b.

Bekaturako inor bilatu, edo tentatu duzun: isil mandatu, erregalo, billete, edo bestez baliatuta.

Horrelako bide edo pausoetan inori lagundu diozun, edo bekatuen estalki, edo infernuko mandatari izan zaren.

Hitz desonesturik esan duzun, atsegin hartzen edo besteri harrarazten diozula; eta hainbat da konturik kontatu, kanta edo dantza, edo karta dorperik egitea; koplarik eskribitu, bidali, hartu edo irakurri duzun.

Bekatu eginaz inoren aurrean burua alabatu duzun, edo horrela bere bekatuaz alabatzeko inori biderik eman diozun. Bekaturik asmatu edo egin bazenu bezala kontatu diozun.

Bekatu ez eginaz damutu zaizun; guztian zenbat b.g.g.b.

Obrazko bekatu edo horien okasioaz kanpora, begirada dorpe, eskuka, musuka edo ibilera horrelakorik izan duzun, pertsonen estadua, eta zenbat b.g.g.b.

Zure buruarekin bekatu itsusirik, arima eta gorputza lohituaz egin duzun (behar duenak aditzen du, eta gehiago ez da esan behar) eta honela dorpeziatan ere gogoan inor zeukan, edo zer estadutakoak; zenbat bider edo zenbat denboran ohitura hori, edo kostunbrea eduki duzun.

Ametsetan horrelakorik edukitzea deseatu duzun, edo ametsetan horrela edukitzeaz gero atsegin hartu duzun, baina bestela amets gaiztoetan berez bekaturik ez da.

Besteren bitartekoz, inor bekatura erakartzeko baliatu zaren edo inoren adiskidetasuna aurrera eramateko.

Bekatuetan aurrik ez izateko ezer egin duen; edo aurren bat, berea duela jakin, eta ukatu eta galtzen utzi duen.

Ezkontzeko hitz gezurrekoaz edo bestela bekaturako inor engainatu duzun; edo nahi eta nahi ez, bekaturik eragin, edo dontzeilarik horrela galdu duzun.

Ezkonduak ezkontzaren zor santua, kausa gabe, edo gaitzez elkarri ukatu dioten, edo bestela matrimonioko sakramentuaren kontra egin duten.

Bestela, mutilak mutilekin edo ikusi edo eraginaz, edo gizonak elkarrekin; neskatxak edo andreak andreekin. Sodomako bekatari galduen gisa egiten dituzten nazkagarrizko gauzak; eta are gehiago, abereekin horrela eginak, ez dira ahaztuko; bere lanik, kezkarik, eta arantzarik asko bakoitzari bihotzean, ondo konfesatu artean emango diote.

Honelako bekatari gaixoak Zeruko Aitak bezala, konfesoreak lastimaz eta amodioz beterik hartu behar ditu, eta soseguz eta pazientziaz aditu. Eta gero esan eta adierazi behar die ahaleginaz, gaitz, eta desditxa horiek Jesukristoren oinetan behin ondo esanez gero, betiko libre daudela.

Hemen abisu eta erregela kontsolamendu handiko bat. Kristau beldurti eta lotsatia: jakizu zeruko dotrina hau. Seigarrenaren kontrako bekaturik, direnak direla, diren itsusien eta ikaragarrienak badira ere; nahiz zure ahaiderik hurkoenekin, nola diren aita edo alaba; nahiz abere edo animali askorekin egin badituzu ere; zure bekatu horiek berez ez direla heresiako bekatuak. Jakizu horiek guztiak zuri barkatzeko Erromara joankizunik ez dela. Kontsola zaitez tristea; hortxe, zure herrian bulda duzula, edozein konfesorek aprobatuko pozik eta erraz ondo konfesatu eta absolbituko zaitu.

Jakizu azkenik, konfesorea ez dela harrituko horrelako zure bekatuakin; badira horiek baino kezka gehiago ematen duten bekatuak; zure horiek erraz kentzen dira, eta sekulako ahazten dira. Eta hala konfesoreak erreko balute ere, zuk hari konfesioan esaniko bekaturik, ez juezari, ez beste munduan denari sekulan ezin esango dio. Ai konfesore jaunak! Egia horiek guztien bihotzetan ondo josirik betiko baleude! Deabruaren gezurrak sinistu, eta hainbeste arima hala galduko ez lirateke.

Baldin bekatuen estadu edo lokatzan sartu, eta luzaro urte askoan amanzebotu eta, jarririk bezala, zure buruarekin edo beste askorekin egon bazara, nahastuta ohitura gaiztoan atzeraturik, orduan zure etsamina eta kontuak egiten txit erraza da, zenbat denbora iraun zuen bekatuko bide edo okasioak, eta hilean edo astean zenbat ziren bataz beste: egunero, edo beti ziren edo nola.

Zuk zure arimaren kaltean, bizi modu txarra, eta bekatuen peligroak ondo ezagutu, eta borondate osoaz, eta egiazko gorrotoaz, bide horretatik ihes egiteko propositu eragilea badakarzu; bekatu guztiak, eta horien arantzak ondo eta sustraietatik aterako dira; zuk konfesoreari esan, edo honek zuri galdetu eta lagunduaz; eta honela zure arima konfesio oso batekin behin betiko Jaunaren bake gozo eta amodio santuan geldituko da; eta aurrera lehengo bekatu edo gauzarik ez gehiago nahastu eta erabili.







ZAZPIGARREN ETA HAMARGARREN MANDAMENDUETAN





Inori ezer ostu edo kendu diozun; zenbat edo zer, eta zenbat aldiz gauza sakraturik edo leku sakratuan.

Inori bere aziendan kalte handirik egin diozun.

Ezer osten edo kalte egiten inori lagundu diozun; ezer estali edo horrelakorik agindu duzun; nola eta zenbat b.g.g.b.

Bide gaiztoetatik edo fin gaiztorako inoren ondasunik deseatu duzun; fin onetarako eta modu onetan ondasunak deseatzea ez da bekatu mortala.

Tranparik jokoetan, tratu hartu emanetan, neurri edo pisuetan egin duzun, zer kalte eta nola egin duzun, edo gaizki eramanda, eta zenbat b.g.g.b.

Dakizula inori berea kendu, edo zor diozula, bihurtu edo errestituzio egin gabe egon zaren edo konfesoreak agindu eta esan nola hasi puskaka, eta egin behar duzun, eta nagitasunez konplitu gabe, ahal duzula, egon zaren. Orobat beste zorrak pagatu gabe horrela utzi dituzun.

Hartzekodun justuak, langileak, mirabe edo zerbitzariak berena kobratzeko, pagatu nahi ezik, ahal duzula gaizki erabili dituzun, eta zer kalte honetan egin diezun.

Seme eta alaba edo umeak beren gurasoei, eta lagunaren ume edo kriaduak beren nagusiei ezer ostu dien, askotan, puskaka edo nola, eta zenbat b.g.g.b.

Erlijioan sartzen inori eragotzi diozun, edo kontseilu gaiztoekin atzeratu, edo horrela, enbarazatu diozun.







ZORTZIGARREN MANDAMENDUAN



Testimonio faltsurik edo gezurrez inori altxatu diozun, edo inoren kalte handian gezurrik esan duzun, eta nola.

Gauza jakin, edo publikoa ez dela, inoren bekaturik agertu duzun, edo gauza pisuetan murmuratu.

Bakoitzari bere fama edo kreditua, gaizki kendu, edo galarazi diozun, eta behar bezala bihurtu diozun, ala ez.

Sekretuko gauzarik errebelatu, edo karta behar ez denik ireki duzun.

Juizio gaiztorik, ezeri ez dagokiola, inorentzat egin duzun.

Azkenik bakoitzak bere estadu eta bizimoduko obligazioak jakin ondo, eta begiratu, edo etsaminatu behar ditu; zertan hutsegin duen jakiteko, eta hobeto erremediatzeko.

Beste kulpa asko, hemen ez daudenak, jakinak dira, edo gutxitan ohi direnak, eta berariaz utzi ditut alde honetatik, peligrorik ez-eta erregelarik seguruena da, duda duzun guztian bekatutik libratzeko, konfesore ohitu, jakintsu bati beti galdetzea, hau edo hori bekatu den, eta zer egin behar den.

Honelako etsamina zure kontzientziarena, ahaleginaz igaro eta berehala Jainkoagana bihurtu zaitez; egin dizun pietateaz eskerrak emazkiozu, eta zure bekatu eta bereren ofentsa guztien barkazioa eskatu esanaz bihotzetik hurrengo














     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org