Konfesatu Baino Lehenago Egiteko Akto Kontriziozkoa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Larroka Aita »  Konfesatu Baino Lehenago Egiteko Akto Kontriziozkoa

Aita Larroka



KONFESATU BAINO LEHENAGO

EGITEKO AKTO KONTRIZIOZKOA





Jauna, zu zara nire Jaungoiko guztiz ona eta horregatik damu dut bihotzetik zu ofendituaz, ez gehiago ofenditzeko propositu firmearekin.

Jauna, zu zara nire aita guztiz maitea; eta horregatik damu dut bihotzetik zu ofendituaz, propositua, etc.

Jauna, zu zara nire jabe guztiz santu eta justoa; eta horregatik damu dut zu ofendituaz, propositua, etc.

Jauna zu zara nire ongile guztiz amoroso, eta dohain guztien emaile txit ugaria; eta horregatik bihotz guztitik dut damu, nire bekatuarekin zu ofenditu izanaz, ez gehiagoren gehiago zu ofenditzeko propositu firmeaz.

O Jauna! Zu zara nire salbadorea, eta eman nahi didazu zeruko gloria! horregatik, bada eta zeren guztia ona zaren, damu dut, Jauna nire bekatuaz propositu, etc.

Ai nire bekatu zori gaiztokoak! Ai sekulan egin ez banitu! Ai zer ditxa, mila bider hil banintz nire Jaungoiko maitea ofenditu baino lehenago!

Jauna, ez gehiago zure ofentsarik, hil bedi bekatua, eta bizi bedi nire Jaungoikoa. Jauna, nahiago dut hil, zu ofenditu baino.

Beti ondo, damu, propositu eta fruituaz konfesatzeko, hiru kontsiderazio jakinak. Lehenengoa, edozein konfesoreagana joatean, kontu egizu, Kalbarioko mendian gurutzepean, Jesusen oinetan jartzen zarela. Ama Birjinaren ondoan han aurkitu bazina, zer egin edo esango zenuen? Bigarrena, fede bizi batez sinistu: orain Jesukristorekin eta ez gizonarekin konfesatzen naiz. Bada Kristok guztia daki, eta nire bekatu guztiak; lotsaz ez utzi ezer. Hirugarrena, konfesio honetan Jainkoak edo aingeruak esango balizu; hau zure atzeneko konfesioa da. Nola konfesatuko zinateke? Bada hiltzeko bezala beti konfesa zaitez: esan zure kulpak garbiro eta ez besterenak. Gero konfesoreak zer esaten dizun, zer kontseiluak, zer penitentzia, ondo aditu; damuz absoluzioa hartu, eta jaiki Jainkoari eskerrak ematera, eta komulgatzeko ondo prestatzera.

Hau berau beste bere leku batean, ondo konfesatzeko eta ondo komulgatzeko orazioarekin aurkituko duzu.















     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org