Komunioan


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Larroka Aita »  Komunioan

Aita Larroka



KOMUNIOAN



Jauna ez naiz ni dina zu nire etxean sar zaitezen, bada asko da zure hitz bat, nire arima sendatzeko eta salbatzeko. Amen Jesus.

Gero Jauna hartzean egon behar duzu geldi debozioz eta modestiaz; burua al[...], begiak lurrean edo itxita; [...] zabaldu, eta mingaina pis[...] behar duzu, eta horrela komulgatu behar da.

Graziak emateko erara jarri zaitez leku on batean, eta ahaleginaz ez beste gauzari begiratu ezpada zure Jaun handiari bakarrik; zure sentidu guztiekin zure barrena debozioz sar zaitez, etorri den Jesus maiteari hitz egiteko, eta eskerrak emateko esanaz honela.





ORAZIOA





Ongi etorria zarela nire Jaun handia eta nire guztia! O nolakoa den zure amodioaren indar paregabea! Nori sekula gogoratu, Jauna, zuk niri honelako faborea egingo zenidala? Ai nire Jesus guztiz ona! Ezin Jauna, ezin behar bezala ni zure dina izan! Ai, eta zer etxe, zer ostatu pobrea nire bihotzean hartu duzun! Baina zu zara bakarrik zeruan eta lurrean nire Jaungoikoa. Zu asko zaitut bakarrik, eta zurekin nago txit aberatsa.

Ea bada zatozte barrena, zatozte nire begiak, nire eskuak eta beste sentiduak, zatozte guztiak zuen jabe amoroso honi ongi etorria emateko, eta guztiok Jesus bihotzean, eta beraren antzera santifikatu eta biziera berri bat egiteko behar duzuna eskatzera. Zuen guztien erremedioa da bera. Nire memoria, adimendu eta borondatea: zatozte guztiok batean betiko zuen Jabea adoratzera eta alabatzera. Amen.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org