Ama Birjinari eta santuei orazioa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Larroka Aita »  Ama Birjinari eta santuei orazioa

Aita Larroka



AMA BIRJINARI

ETA SANTUEI

ORAZIOA



Zeruetako gure erregina Ama Birjina, Santa Maria, nire salbadore eta jaun handi honen ama maitea! Zeruko aingeru eta santuak honetara, zuen gloria guztia, nirekin batean nire bihotzean adoratu eta bedeinkatzera, eta nire huts edo falta guztiak betetzera.

O nire bihotzeko Jaungoikoa!

Zure santu guztiak beti bedeinka zaitzatela, niri egin didazun miserikordia eta fabore honegatik. Ezer ez dut, Jauna; zuk dakizu nire pobreziaren berri. Zuri eskerrak emateko zer eskaini edo agindu ez daukat, ezpada nire bihotz hotz edo hil hau. Horra Jauna dena, nik dudan eta naizen guztia zurea da, eta ordu onean izan bedi betiko zurea.

Ai Jauna! Zein gauza laburra, zein gutxi den bihotz bakar bat eta hori hain epela, eta ezereza nola den nire hau! A zeruko santu, aingeru eta serafin irazeki guztien espirituaz, eta munduan diren guztiak nik banitu, zu beti adoratu eta amatzeko. Guztiak nahi nituzke, eta direnak, Jauna, zuretzat; zuri amore onez guztiak eskaintzeko eta esker onak emateko. Amen.















     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org