Meza Santua zer den


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Larroka Aita »  Meza Santua zer den

Aita Larroka



MEZA SANTUA ZER DEN





Eguzkiak zeruko izar guztien edertasuna estaltzen duen bezala, hala meza santuak gainez eragiten die lurreko debozio guztiei; zergatik den gure erlijio santuak daukan gauzarik handi eta errespetagarriena. Baina zer da meza? Da sakrifizio edo ofrenda dibino milagroz beterikako bat zeinean Jesukristo gure jaunak bere gorputz eta odol preziosoak ofrezitzen dizkion bere Aita Eternoari, ogiaren eta ardoaren antzen azpian.

Da Jesukristok Ostegun santu gabean, edo atzeneko afarian egin zuen sakrifizio miragarri ura bera. Da gurutzean hiltzean Aita Eternoari ofrendatu zizkion tormentu eta heriotzaren ofrezitze berri bat. Da azkenik bere pasio santuko dolore, pauso eta misterioen, eta hauetan erakutsi zigun amodio irazeki, neurri gabekoaren akordagarri edo oroipengarri bat.

Lau gauza jakin behar dituzu, San Agustinek erakusten duen bezala meza sakrifizio santu honen gainean: Nor den sakrifizio hau ofrezitzen duen persona; nori ofrezitzen zaion; zer ofrezitzen den norentzat edo zertarako ofrezitzen den.

Orain bada, nor da mezako sakrifizio santu hau esaten duena edo sakrifizio guztiz beneragarri eta errespetagarri hau egiten eta ofrezitzen duen sazerdote printzipala? Da Jesukristo gure jauna Aita Eternoaren semea.

Nori edo zeini ofrezitzen dio? Aita Eternoari berari.

Eta zer ofrezitzen dio?Bere gorputz eta odol preziosoa, bere merezimendu kabu gabeko guztiarekin batean.

Norentzat edo zertako ofrezitzen dizkio? Jaungoikoa onratzeko, eta gure onerako, mesede eta fabore asko iristen dizkigula ofrenda miragarri honen bidez.

San Agustinek berak dio, mezatan gauza bi gertatzen direla, bata agirian ikusten dena edo kanpoak, eta dira egiteko santuak. Bestea ikusten ez dena edo barrengoa, eta da Jainkoaren Semeak bere gorputza eta odola Aita Eternoari ofrezitzea. Barrengo sakrifizio honek ematen dio kanpokoari bere izate, espiritu edo bizia. Baina zertako? Orain esango diren lau fin edo gauzatarako.

Lehenengoa. Gu nola laburrak eta limitatuak baikara, eta Jaungoikoa infinitua eta kaburik ez duena; eta Jainkoaren Semeak nola gure naturaleza daukan, eta berez nola pertsona infinitu eta kabu-gabekoa den, hau guk ofrezituaz ematen diogu Jainkoari gugandik nahien duen eta haren handitasunari ondoen dagokion onra eta gloria.

Bigarrena da: Gure Jainkoagandik errezibitu ditugun mesede eta fabore guztien esker onak, graziak eta alabantzak emateko.

Hirugarrena da: Sakrifizio santu honen bidez Jainkoagandik guretzat eta gure adiskideentzat nahi ditugun eta komeni diren mesedeak iristeko, hala espiritualak nola tenporalak.

Laugarrena da: Jainkoaren kolera eta haserretasuna aplakatzeko, haren justiziak bekatariak berehala kastigatu ez ditzan; eta bere miserikordiaren bidez eman diezagun ausilioa eta laguntza estadu triste hartatik irteteko.

Hemen prebenitzen dut Espiritu santuak Trentoko Kontzilioan ematen zuen dotrina. Lehenengoa santuen onran elizan mezak esaten badira ere, sakrifiziorik santuari ofrezitzen ez zaiela, ezpada bakarrik Jaungoikoari, zeina den santuak egin eta gloriaz eta onraz koroatu zituena. Bigarrena santusetik aurrera mezako gauza guztiak Jaungoikoaren santidade handia aditzera ematen dutela, edo misterio horiek zeruko usai dibinoa dakartela. Hirugarrena Espiritu santuak kontzilioan agintzen die Mandat S. Sinodus et. Ses. 22 kap.8 arimen kontua daukaten kurai, Meza santuko gauzak beren ardiei askotan erakustea. Sazerdotearen ornamentu edo jantziak, hitzak, gurutze, seinale eta zeremonia guztiak misterioz beteak daude. Euskaldunak beren deboziorako horiek al den ondoena jakitea arrazoi da; eta santuen Dotrina orain nik emango diet honela.





MEZAKO MISTERIOEN

DOTRINA



Sazerdotea prestatu eta ornamentuak janzteko sakristian sartzea esan nahi du, nola Jesukristo Ama Birjinaren sabel garbian sartu zen, eta gure haragizko soinekoa jantzi zuen eta bere sakrifizioa Aita Eternoari ofrezitzeko prestatu zen.

Amitoa da estalki zuri bat burutik behera sazerdoteak hartzen duena; eta esan nahi du, nola juduak Jesukristori burla egiteko eta masailekoak emateko aurpegia estali zioten.

Albak: nola Kristo zuriz jantzirik Erodesek burlaz Pilatosi bidali zion.

Kinguluak: nola sokekin gugatik lotu zuten.

Manipula ezker besokoak: nola azotatzeko eskuak lotu zizkioten. Ezkerrean hori hartzen da, Jesusen bihotzeko amodioa gugatik azoteak hartzean eta guk zor diogun amodio handia erakusteko.

Estola lepotik gurutzaturik hartzen du; eta esan nahi du, Jesus hirugarren aldian, gurutzea hartzeko soka gogor handiekin lepotik lotu zutela.

Kasulla guztien gainean hartzen dana; nola burla egiteko granazko soinekoa jantzi zioten; edo gurutzean josteko, nola tunika jostura gabea kendu zioten.

Jantzi edo ornamentuak horiek dira.

Mezak hiru parte ditu: Ofrendaraino bat; Pater noster edo Komunioa bestea; eta azkeneraino bestea. Bata da sakrifiziorako prestatzea; bestea ofrezitu, kontsakratu eta komulgatzea; eta hirugarrena da Jaunari graziak ematea.

Ondo kontenplaturik zer aditzera ematen duten misterio horiek esango duzu:

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu santuaren izenean Amen Jesus.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org