Jesukristoren bost llaga sakratuen adorazioa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Larroka Aita »  Jesukristoren bost llaga sakratuen adorazioa

Aita Larroka







JESUKRISTOREN



BOST LLAGA SAKRATUEN ADORAZIOA





Nire Ama Doloretakoa, zure Semeak nigatik hartu zituen bost llaga preziosoak, zure aurrean adoratu nahi ditut; eta horiek adoratzean zuk eduki zenuen espiritu eta amodioa beti eduki nahi nuke.



Ezkerreko oineko llagari





O nire Jesusen llaga preziosoa! Bihotz guztiaz adoratzen zaitut; eta horregatik eskatzen dizut Jauna, nire pauso eta ibilera gaiztoekin egin dizkizudan ofentsa guztien barkazioa. Pater noster eta gloria Patri.

Eskuineko oineko llagari





O nire Jesusen llaga preziosoa! Bihotz guztiaz adoratzen zaitut; eta horregatik eskatzen dizut Jauna, nire hitz eta obra gaiztoekin egin dizkizudan ofentsa guztien barkazioa. Pater noster eta gloria Patri.



Ezkerreko eskuko llagari





O nire Jesusen llaga preziosoa! Bihotz guztiaz adoratzen zaitut; eta horregatik eskatzen dizut Jauna, nire begiaz eta beste sentiduaz egin dizkizudan ofentsa guztien barkazioa. Pater noster eta gloria Patri.



Eskuineko eskuko llagari





O nire Jesusen llaga preziosoa! Bihotz guztiaz adoratzen zaitut; eta horregatik eskatzen dizut Jauna, nire memoria, entendimentua eta borondateaz egin dizkizudan ofentsa guztien barkazioa. Pater noster eta gloria Patri.



Kostatu sakratuko llagari





O nire Jesusen llaga preziosoa! Bihotz guztiaz adoratzen zaitut; eta horregatik eskatzen dizut Jauna, nola zure bihotza lantza gogorrak josi zuten eta zure Ama Santisimaren ezpata zorrotzak, hala nire arima zure amodioaz betiko josi dezazula; bada hil nahiago dut, zu ofenditu baino. Amen. Pater noster eta gloria Patri.







BOST LLAGAI



SAN FRANTZISKO XABIERREK

EGUNERO EGITEN ZIEN ORAZIOA







Nire bihotzeko Jaun eta Jaungoiko Jesukristo, bost llaga gurutzean eta beste ezin kontatu ahala zure pasioan gure amodioak har arazi zizkizunengatik, eskatzen dizut zure odol preziosoaz erredimitu gintuzunok arren zure ontasunak gorde eta zure gloriara eraman gaitzala. Amen.

















     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org