Otxoki nere jaiotetxeari bigarren aldiz


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Lazkano Patxi »  Otxoki nere jaiotetxeari bigarren aldiz

Patxi Lazkano



Otxoki Nere Jaiotetxeari Bigarren Aldiz



Banuan beste sail bat ere Otxoki nere jaiotetxearentzat. Bigarrengo ori, andik urtebetera jarria. Berak esaten du. Bañan bertso auek etziran iñun azaldu:

Urte aundi bat igaro ondoren
berriro biar det asi,
gure bizitza nola dijuan
nai nuke adierazi;
len baserriyan oitua nitzan
ta gaur kalian naiz bizi,
bertan tapatuko ezpaziraten
etorri nitzan igesi.
Aitortuko det kale-etxian
ni zeñen triste naguan:
txori txiki bat kaiolan sartu
ta egoten dan moduan;
lengo paraje zarrak ikusten
izandua naiz lenguan,
esatia ere lotsa ematen dit
zeñen arlote daguan.




Gure arbolak bota dituzte
piko bat izan ezian,
txantxangorri bat moko luzia
zegon bere babesian,
adar gañetik beira jarrita
zedozer esan nai zian:
bakardadian triste zegola,
ta ondoren segitzen zian.
Txoritxu ori agurtu nuben,
bueltatu nitzan atzera,
kale aldera jetxi asmuan
lengo biria artzera;
txepetxa ere an azaltzen da
txantxangorriyen antzera,
uste det ura etorri zala
nun nebillen galdetzera.




Xalapartaka egan egiñaz
etzan irteten aurretik,
ark etzuela iges egin nai
bera jaio zan lurretik;
zaukazkin penak erakutsitzen
saiatutzen zan gogotik,
lengo penaren berri-aldi bat
artu nuan beragatik.
Oiek utzita igo nitzaden
goiko Ametzagañera,
piska batian an egon nitzan
begira andikan bera,
neroni jaio ta azi bitarte
bizitu nitzan lurrera,
esanaz: Gure baratzan frutik
ez dek emendik aurrera!




Auxen da lana, eziñ aspertu
gertatu dana esaten,
nik berriz ere adierazten det
jendiak jakin dezaten;
juan dan urtian triste nebillen
eta tristeago aurten,
kale-etxeko paretak ez du
fruta berririk ematen.
Nere denboran kale-zalia
egundaño ez naiz izan,
erremeiorik etzeguen da
orrengatik jetxi nitzan;
oraiñ jendiak jakin dezala
zer posturetan gabiltzan:
kaiolan sartu ta erdi gosiak
daguen txoriyen gisan.




Negar-malkuaz bustitzen ditut
arpegiko bi musuak,
sentimentuaz lagundutzen dit
barrutik biyotz gaxuak,
diran bezela adierazteko
munduko nere pausuak;
ez dakiyenak jakin dezaten
orra nik jarri bertsuak.
Gaur kaletikan kantatutzen det
ta baserritik lenago,
garai batian bezin alaia
nere biyotza ez dago;
mingaña daukat kantari baño
memoritik urri nago,
bertso obiak jarriko nitun
barrutik trankil banego.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org