1
Abecean bata,
Irua musikan,
Bia ta lenengoa
Txit maiz tximinian.
Nere bata ta laua
Daukazu eskuan,
Neurri txit ezaguna
Lengo denboretan.
3
Bat-bi, bat-bi, esan zion
atzo semeari
ama batek; bat-bi,
aker aundiori;
¿ez al dek aitzen, Pello?
alago bi-irua?
zintzotukoat azkar
kaikutzar lotua:
Eta nola ama ura,
izanik andrea,
zan oso bat-irua,
5
Nere bata bi bider
daukat nik izentzat;
nere bia ta bata
da nere lagun bat.
Nere irua ta bia
da ogi ordekoa,
baserritarrak maiztxo
duen jatekoa.
|
2
Bata, bia ta laua
Bizartu adarduna
Nere irua ta lauan
Pozik ibilli oi da,
Eta nere guzia
Da sorgin kontua,
Euskaldun itz garbia
Erderak ostua.
4
itzuli semea
presaka ta korrika
irten zan kalea.
...............................
¿Ez aldakizu oraindik,
nere irakurlea,
zer dan somaket onen
guzia edo dena?
Da, bada...¿esango al dizut’?...
Ill baten izena.
6
Lanian nekatuta
eiten da ondo bia,
gauza txit bearra ta
osasungarria:
eta gauz borobiltxo
bat da nere dana,
aidian ego gabe
maiz ibiltzen dana.
|