Mujika Gregorio


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Mujika Gregorio

Gregorio Mujika

1882-1931


Gregorio Mujika

1882-1931

Ormaiztegin jaio zen Gregorio Mujika Mujika, 1882ko abenduaren 24an, goizeko bostetan. Aita, Serapio Mujika, notarioa lanbidez, Gipuzkoako kronikari izan zen eta, Espainia eta Frantziako Historiako akademietako kide.

Batxilerra amaitu ondoren, peritu industrial ikasi zuen Madrilen, gero Injinerutza Mekanikoa Valentzian, eta Analisi Matematikoa Bartzelonako Unibertsitatean. Baina prestakuntza tekniko zientifikoa izan arren, kazetari eta idazle sen argia agertu zuen.

1922ko maiatzaren 29an ezkondu zen Gregorio Mujika, Errenteriako Aurea Gaiztarrorekin eta Donostiako Ramon Maria Lili, kalean hartu zuten etxea. Hemen jaio ziren izan zituzten lau seme-alabak.

Gazte gaztetatik hasi zen garaiko aldizkarietan idazten. 1903an, dagoeneko, Gregorioren artikulu bat aurkitzen dugu Jose Manterolak zuzentzen zuen Donostiako Euskal Erria aldizkarian. Euskal-Esnalea eta Euskalerriaren Alde aldizkarietako bultzatzaile nagusia izan zen eta beste aldizkari askotan ere idatzi zuen: Bilboko Euzkadin; Donostiako El Pueblo Vascon; eta berak zuzentzen zuen Argia astekariko “Astea” izeneko atalean, esaterako. Izengoitia erabiltzeko joera handia zuen, hona erabili zitueneko batzuk: G. Biona, J.M. Ojarbide, J. Zumuarregi eta Jeme.

Kazetaritza lan horiez gain, hainbat liburu idatzi zituen. Historiaren alorrean Eibar´ko seme ospetsuen berri batzuek eta Iturriaga- Kardaberaz-Urbieta Hernaniar ospetsuei buruzkoa; baina hauei aldizkarietan agertutako hainbat artikulu biltzen zituzten Destellos de historia vasca izeneko bi aleak, Auñamendi argitaletxeak 1962an argitaratuak, gehitu behar zaie.

Auñamendi argitaletxeak argitaratu zituen ere garaiko euskal kulturako kulturgile ezagunei egindako elkarrizketa bilduma: Los titanes de la cultura vasca

Antzerkiaren alorrean, Utzi bearko!, Neskame berria eta Gizon bikañak izeneko komediak idatzi zituen. Ipuinaren alorrean, berriz, Lorak eta ogia.

Baina idatzi zituenen artean hemen irakurgai eskaintzen dizuegun Pernando Amezketarra. Bere ateraldi eta gertaerak liburuak izan zuen harrera onena.

Donostian hil zen, 1931ko uztailaren 22an, buruko tumore baten eraginez. Euskalerriaren Alde aldizkariak ale berezi bat eskaini zion euskal kulturaren bultzatzaile handi honi.



Pernando Amezketarra



Estekak :

Mujika, Gregorio. Donostiako idazleak

Mujika, Gregorio. Bidegileak bilduma

Mujika, Gregorio. Donostiar haiek

Mujika, Gregorio. Literaturaren zubitegia




     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org