Bost ume lau titi


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Bost ume lau titi

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

3

BOST UME, LAU TITI



Buruhausterik handienak Pernandori sabela betetzeak eman zizkion.

Eskerrak sabel bat besterik ez zuela. Harako Santu hark nahi zuela esan ohi duten bezala, bi sabel izan balitu, istilu gorriak ikusi beharrian izango zen.

Batek ere lana nahikoa eman zion. Entzun bestela gertaera hau.

Tolosako herrian zen. Lau gizon ari ziren alaitasun pozgarrian zaunk eta zurrut egiten. Haien jateko ekinaldia! Inguruari begiratu gabe ere plateretik ahora jakiak airean zebiltzan.

Pernando alderatu zitzaien eta berari begira irrikitzen zegon.

Ez ordea inork jaramonik egiten. Begira egotez aspertu zen, eta hala dio gure Pernandok:

Gure herrian ere komeri ederra gertatu da.

Zer ba? Zer ba? -galdetu zioten besteek jatez ia geldituan.

Behi batek bost ume egin ditu.

Gizona, gizona -zioten besteek- behi hark zenbat titi ditu ba?

Zenbat izango ditu? Lau.

Eta bosgarrenak zer egiten du?

Zer egingo du! Nik orain egiten dudana bera. Besteei begira egon.

Hori entzun zutenean berekin jaten jarri erazi zuten eta bostetan kamutsena ez zela Pernandok erakutsi zuen.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org