Ilargira zenbat bide?


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Ilargira zenbat bide?

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

6

ILARGIRA ZENBAT BIDE?



Behin, bidean barrena zetorrela, bi fraide aurkitu zituen.

Pernando -esan zion fraide haietako batek- zuk gizon azkar, buru argi, bizkorraren izena daramazu; eta esango al genizuke, hemendik ilargira zenbatsu bide dagoen?

Pernandok buruari hatz eginaz erantzuten dio:

Galdera hori zail zamarra dela deritzot.

Baina zu azkarra zera-eta...

Hala ere: hemendik ilargirako hori oso zaila da. Ilargitik hona balitz, zerbait esan nezake.

Ia, bada, ilargitik hona zenbat bide dagon.

Zenbat bide dagon, ez dakit; baina, eguerdiko hamabiak laurden gutxitan ilargitik fraide bat botako balukete, eguerdiko hamabi-hamabitan erretore etxean bazkari-zain egongo litzateke.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org